Skip to main content

Bilbo

Quim Torrak birritan deitu dio Pedro Sanchezi eta honek ez dio telefonorik hartu

2019-10-21
Aste bateko protesten ondoren 201 atxilotu eta ehunka zauritu egon dira Katalunia osoan. Beste aldetik, ERC alderdiko Gabriel Rufianek ere bereak entzun zituen larunbateko manifestazioan.
Francoren gorpuzkiak urriaren 24an aterako dituzte Erorien Haranetik

2019-10-21
Francisco Francoren deshobiratzea ostegunean, urriaren 24an izango dela adierazi du Espainiako Gobernuak. Eguna ez ezik, ordua ere zehaztu dute; diktadorea goizeko 10:30tan aterako dute Erorien Haranetik, Mingorrubioko panteoian berriro hobiratzeko. Francoren gorpua enplazamendu batetik bestera eramateko prosezuak hiru ordu beharko ditu, eta era pribatuan egingo dela adierazi dute Exekutibotik, “errespetua eta duintasuna” bermatzeko. Komunikabideen presentzia ere espreski debekatu egin dute, bai Erorien Haraneko basilikan bai Mingorrubioko mausoleoan, non Carmen Polo Francoren emaztea hobiratuta dagoen baita ere. Une oro prozesua gainbegiratuko duena Dolores Delgado jarduneko Justizia ministroa izango da, notario eta forentse lanetan arituko dena.
Epailearen aurrean azaltzeko aginduarekin askatu dituzte Bilboko 12 atxilotuak

2019-10-21
Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak azaldu duenez, Ertzaintzak 18 pertsona atxilotu zituen atzo, Vox alderdiak antolatutako mitinaren bitartean, Casilda Iturrizar parkean batuta zeuden manifestarien kontra oldartu eta gero. 18 atxilotuetatik 6 adinez txikikoak dira eta atzo bertan beren tutoreen eskuetan utzi zituzten.
Gutxienez 10 hildako Txileko protestetan

2019-10-21
10.000 militar baino gehiago daude Santiago de Chile, herrialdeko hiriburuan, Valparaison eta Concepción hirietan. Herritarren artean dauden desberdintasun sozial zein ekonomikoek bultzatu ditu manifestariak beste egun batez kaleak hartzera. Igande gauean Gobernuak etxeratze-agindua jarri izanagatik ere, manifestariak presidentearen aurka protesta egitera atera dira. Herritarrek, bortizkeria poliziala salatu dute. Isildei hau ez da ezarri Augusto Pinocheten diktaduratik. Metroko prezioaren igoera egoera leherrarazi duena izan da. Hala ere, herrialde guztia dago mobilizatuta, metroa heltzen ez diren guneak barne. Osasuna, hezkuntza eta zerbitzu publikoak Europako prezioetan oinarrituta daudela salatzen dute herritarrek, Chilen gutxiengo soldata 378€ren parekoa delarik.
Gaztelania hutsean egindako agerraldian, euskararen "inposaketa" salatu du Bilboko Alderdi Popularrak

2019-10-21
Hurrengo osoko bilkuran “udalaren lan-eskaintzak egungo errealitate linguistara egokitu behar direla” eskatuko du Alderdi Popularrak. Izan ere, lan-eskaintza publiko gehienetan euskara derrigorrezkoa da eta Popularrek hori aldatu nahi dute, euskara alde batera utziz.
'Brexit'-erako plana "kosta ala kosta" gauzatuko duela adierazi du Johnsonek

2019-10-21
Urriaren 31 da Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeko zehaztutako data. Komunen Ganberak legeari egindako “Letwin” zuzenketa deiturikoa onartu du, zeinak, Bruselaren eta Londresen akordioa etenda uzten duen, Brexit-aren atzerapena behartzen duen legea aktibatuz. Hillary Benn-ek proposatutako lege honek Johnson behartzen du Europar Batasunari karta bat bidaltzera, luzapen bat eskatuz, hilaren 19rako akordio bat ez bada lortu. Ondorioz, Bruselan hiru karta jaso dituzte. Lehena, Londrestik bidalita eta sinatu gabe, hiru hilabeteko atzerapena eskatuz. Bigarrena, Johnsonena, atzerapen hori nahi ez duela esanaz. Eta hirugarrena, Tim Barrowrena, Europar Batasuneko ordezkari britainiarrarena, esanaz, atzerapena eskatu dela soilik, legea betetzeko.
 
bannerra

bannerra