Skip to main content

Bilbo

Hasi da Bilboko euskaltegietan izena emateko kanpaina

2019-09-09
“Euskaltegiak zabalik” lelopean abiarazi dute Bilboko Udalak eta euskaltegien sareak 17 euskaltegietan izena emateko kanpaina. Elkarrizketa guztietan euskara hizkuntza nagusia izateko, herritarrak euskara ikastera animatzea da kanpainaren helburua.
Argentinak bertan behera utzi du Euskal Selekzioaren aurkako partida

2019-09-06
Urriaren 13an, Euskal Selekzioak Argentinaren kontra jokatu beharreko partida bertan behera utzi du AFAk. Euskal federaziotik egoeraren inguruko argipenak emango dituztela iragarri dute eta partida egiteko ahaleginetan jarraitzen dutela ziurtatzen dute.
Hauteskundeen errepikapena ekiditeko egun erabakigarriak

2019-09-06
Hurrengo egunetan, Pedro Sanchezen etorkizuna erabakiko da, Moncloan jarraituko edo hauteskunde berriak ospatu. PSOE uda honetan elkarte sozial desberdinekin bildu da. Hortik, bere 'Programa Aurrerakoi Komuna' osotzen duten 370 neurri horiek atera ditu. Programa horrekin, uztailean baino babes gehiago lortzea espero dute. Aste honetan PRC, EAJ eta ERC taldeei aurkeztu diete, eta hauen babesa jaso dute. Horrez gain, Ahal Dugurekin biltzen hasi dira. Une hauetan bi alderdien arteko mesfidantza nabaria da. Hala ere, datorren astean bilerekin jarraituko dutela argitu dute. Horrez gain, Pedro Sanchez Rivera, Casado eta Iglesiasekin bilduko da. Irailaren 16an hasiko da Erregearen kontaktu erronda, ostean, 19an lehenengo bozkaketa egingo da. Bertan, gehiengo absolutua behar du Sanchezek. Lortu ezean, 23an bigarren aukera bat izango luke, horretan bai, baiezko baino ezezko gehiago atera behar ditu. Bestela, azaroaren 10ean hauteskunde berriak ospatuko liratezke.
Gehiengo sindikalak elkarretaratzeak egin ditu 11/13 makroepaiketa salatzeko

2019-09-06
Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak 11/13 sumarioan auziperatutako 47 herritarrei babesa erakutsi die Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean egindako elkarretaratzeetan. Herritarren ekintza politiko eta profesionala epaituko dutela salatu dute sindikatuek eta irailaren 14an Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute
Zortzi polizia arduradun inputatu ditu Bartzelonako epaile batek

2019-09-06
Urriaren 1ean polizia indarkeria erabiltzea egotzita zortzi polizia arduradun inputatu ditu Bartzelonako epaile batek. Kataluniako erreferendum egunean, Bartzelonako 27 eremutako polizia dispositiboaren arduradunak dira ikertuko dituztenak.
500 euskal herritarren zerrenda beltzaren inguruan galdetu du EH Bilduk Europako Parlamentuan

2019-09-06
G7an iraun bitartean 500 euskal herritar inguruko zerrenda beltza eduki du polizia frantziarrak. Herritar horiek ez dute sekula ez zerrendaren ezta debekuaren berririk izan. Egoera onartezina dela kontatu digu Pernando Barrenak.
 
bannerra