Skip to main content

Bilbo

PSOEko militanteen % 92k Podemosekin koalizioan gobernatzea babestu dute

2019-11-25
Gauzak horrela, Pedro Sanchezek Unidas Podemosekin batera gobernatzeko lortutako aurreakordioari baietz esan diote. Orain, beste alderdien babesa lortu behar dute.
Italiako Pozzallo hirian lehorreratuko da Aita Mari ontzia

2019-11-25
Catania inguruan dabil ontzia atzotik, eguraldia dela eta hegoealdera, Pozzallora, heldu ezinean. Hala ere, aurreikusten dute bihar goizeko 6rak aldera itsasoa baretu eta harantz jo ahalko dutela. Izaskun Arriaran ontziko erizainak ahul baina gogotsu daudela adierazi du.
2.200 gazte inguruk hartu dute parte X. Beldur Barik lehiaketan

2019-11-25
2200 gazte inguruk parte hartu dute lehiaketan 300 bideo sortuz guztira. 8 lan izan dira sarituak. Gai nagusiak izan dira nesken hilekoaren ikusgarritasuna, neska eta emakumeen salerosketa, mundu more baten eraikuntza, ahizpatasuna eta kontzientzia pizteko deiak
Emakume pentsiodunak Azaroaren 25eko Bilboko manifestazioan egongo dira

2019-11-25
Pentsiodunak Bilboko Udaletxearen aurrean batu dira beste behin. Baina honetan, emakume pentsiodunak izan dute garrantzia, izan ere, Azaroak 25ean haien aldarriak egiteko eguna dela adierazi dute. Zutabe propioa aterako dute Bilboko Gran Vian dagoen Gizarte Segurantzaren eraikinetik.
Armada kalera, salbuespen egoeraren beharrik gabe

2019-11-25
Armada kalera atera ahalko da Txilen konstituzioak aurreikusten duen salbuespen egoera ezarri gabe. Segurtasun indarrei askatasun gehiago emango liekeen lege proiektu bat iragarri du Sebastian Piñera, Txileko presidenteak.
Enpresek indarkeria matxistaren kontrako protokoloak sortu eta bete ditzatela eskatu du LAB sindikatuak

2019-11-25
Lab Sindikatuak elkarretaratzeak egin ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan dauden Lan Ikuskaritzetan, "Saretu, elkartu, salatu eta borrokatu. Lantokietan autodefentsa feminista" leloarekin.
 
bannerra

bannerra