Skip to main content
bannerra

Bilbo

Iker Bizkarguenaga: "Grabatzen gaituztela kontziente izatea beharrezkoa da"

2019-10-16
Txinako Chonging hirian 17 kamera daude 100 binztanleko, ezagutzen den kopururik handiena. Londresen pertsona bakotza 300 aldiz grabatzen da egunean, gutxienez. “Espioitza soziala” edo beste era batera esanda, kaleko kameren kopuru eta eragina muduko hiri guztietan gora egiten ari da. Honen harira segurtasunaz eta intimitateaz hitz egin dugu Gara egunkariko Iker Bizkarguenagarekin.
Kolonbiako eta Euskal Herriko gatazkak jorratu ditu Felix Arrietak bere azken liburuan

2019-10-16
‘Hacia la reconciliación. Una mirada compartida entre el País Vasco y Colombia’ izena duen liburua aurkeztu da gaur Arrupe Elkartean. Hizlarien esanetan, Euskal Herrian eta Kolonbian eman diren gatazkek ondorio asturugaitzak utzi dituzte jendartearen orainean, kontakizunetan eta memoria historikoan.
Sturgeon: "Nire nahia da erreferenduma hurrengo urtean egitea"

2019-10-16
Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak “urtea bukatu baino lehen” independentziari buruzko erreferenduma egiteko baimena eskatuko du. Johnsonek, Erresuma Batuko lehen ministroak bere gobernuak Eskoziako Gobernuari erreferenduma egiteko baimena emateko asmorik ez duela adierazi du. Hala eta guztiz ere, prestaketa legegile guztiak lantzen ari direla eta ahal bezain laster eskakizuna bukatuko dutela iragarri du Sturgeonek.
"Errelato nazionalen arteko talka dago"

2019-10-15
Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiaren ostean, hainbat izan dira sortutako erreakzioak eta deitutako manifestazioak. Hamaika Telebistan, analisirako tartea zabaldu dugu eta, besteak, beste, Ion Ansaren iritzia bildu dugu.
Skolae martxan jartzeko leku "ezin hobea" da EAE Euskal Herriko Sexu Heziketa Eskolako kideen arabera

2019-10-15
Sexu hezkuntza txiki-txikitatik eta modu integralean lantzen duen proiektuari alde onak baino ez dizkiote ikusten. Euskal Autonomia Erkidegoan sexu heziketa, curriculum ofizialean dago eta ez du sortzen kontrakotasun nabarmenik. Hala ere, sexologo hauen arabera Zuzendariak, orientatzaileak edo irakasleek kezka dutenean edo gaia begirunez ikusten duten kasuetan bakarrik egiten da zerbait eta normalean, arazo bat dagoenean hartzen dira neurriak. Nabarmendu dute inozentzia dagoela, tabua, lotsa... baina ez dagoela kontrako jarrerarik.
"Ekintza-errepresioa eskemak Kataluniako demokraten posizioa indartzen du"

2019-10-15
Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epai gogorrak mobilizazio ugari eragin ditu. Horien harira, Egoitz Askasibar irakaslearen analisia jaso dugu. Bere iritziz, egungo egoerak, Kataluniako subiranisten posizioa indartzen du, alderdi politikoen arteko talken gainetik.
 
bannerra

bannerra