Skip to main content
bannerra

Bilbo

Edu Prades-ek Euskadi-Murias utziko du eta Movistarren arituko da, haren ordez Beñat Intxaustik maillot berdea jantziko du

2018-10-19
Dagoeneko, Euskadi-Murias taldearen, arrakastaren ajeak ordaintzen ari da. Izan ere, Jon Aberasturik Caja Ruralen korrituko du 2019an eta Edu Pradesek, Turkiako Tourreko irabazleak, Movistar handiarekin kontratua sinatuko du. Haien ordez, euskal tropeleko izen esanguratsuetako batek maillot berdea jantziko du: Beñat Intxaustik hain zuzen ere.
Espainiako aurrekontuak ardatz, Pablo Iglesias Oriol Junqueras-ekin bildu da Lledoners-eko espetxean

2018-10-19
Iglesias-en nahia, Kataluniako independentistek Espainiako aurrekontuak babestea da, baina ERC-k presoen auzia konponbidean jarri eta Espainiako gobernuak erreferendumari ateak irekitzea mahai gainean jarri ditu. ERC-k ezezkoari eutsi dio, Sanchezek edo Fiskaltzak presoekiko mugimenduak egin ezean. Saioa Baleztena lankidearen kronika Bartzelonatik.
Segregazioa gainditzeko neurriak proposatu ditu Ikastolen Elkarteak

2018-10-19
Ikastolen elkarteak hezkuntza sisteman ematen ari den segregazioa gainditzeko plan bat proposatu du. Neurrien artean, Hezkuntza eragileek eskolatze batzordeetan parte hartzea, atzerriko jatorria duten ikasleen banaketa orekatuagoa egiteko edo egunean indarrean dauden hizkuntza ereduak gainditu eta murgiltze eredua ezartzea daude.
EH Bildu aurrekontuak onartzea ahalbidetuko du kaleko aldarriei erantzuten badiete

2018-10-19
EH Bilduk aurrekontuak onartzeko beharrezko abstentzioak eskaini dizkio Eusko Jaurlaritzari aurrekontu horiek kaleko aldarriei erantzuna ematen badiete. Maddalen Iriartek eta Nerea Kortajarenak indar abertzalearen proposamena aurkeztu dute Bilbon. Bertan 420 milioi euroko inbertsioa aurreikusi du Bilduk, 350 penstiodunen bizi baldintzak duintzeko eta 70 kalitatezko enplegua sortzeko bideratuta.
Sindikatuek protesta bateratua egin dute merkataritzako langileen atsedenaldi eta eskubideen alde

2018-10-19
ELA LAB UGT eta Comisiones Obreras sindikatuek mobilizazio bateratua egin dute gaur, igande eta jaiegunetan irekiko duten elikagai saltokien aurrean. Oro har, mobilizazioak ez du soilik ordutegien luzapenaren larritasuna salatu nahi, merkataritza multinazional handiek hartzen ari diren neurrien kritika izan da baita ere, enpresek "gertutasun politika" deiturikoaren atzean aurkitzen dena mahai gainean jarriz.
Euskadi literatura sariak, Euskaraldia eta beste hainbat

2018-10-18
Eider Rodriguez-ek bi Euskadi sari eramango ditu eta hori lortzen duen lehen idazlea da. Euskaraldiarekin atxikimenduak ugaltzen doaz azaroaren 23 hurbilud ahala. Horrekin batera, kultura diziplina anitz biltzen ditu aste honetako saioak: Zinema, musika, zirkua, antzerkia...
 
bannerra

bannerra