Skip to main content

Bilbo

Eñaut Elorrietak 'Irteera argiak' bere diskorik "pertsonalena" aurkeztu du

2019-11-19
Diskoarekin batera, kontzertu bira eta 'Hariak' kantuaren bideoklipa aurkeztu ditu ere musikari gernikarrak. Andoainen abiatuko du aurkezpen bira azaroaren 22an, Urruñan arituko da gero eta bizkaiko estreinaldia Bilboko Arriaga antzokian izango da abenduaren 1an.
Zazkel eta Aizkora Zorroztu taldeek 'Ezpatadantza' diskoa aurkeztu dute

2019-11-19
Zazkel eta Aizkora Zorroztu taldeek 'Ezpatadantza' diskoa aurkeztu dute. Taldeko kideekin hitz egin dugu.
Italia, sailkapen faseko partida guztiak irabazi ostean, txapelketa handi batean egongo da berriz

2019-11-19
Roberto Mancinik gidatutako taldeak sailkapen fase bikaina osatu eta Eurokoparako txartela lortu du. Jokalari gazteen presentzia handiarekin, urdinek txapelketako lehen partida Erroman jokatuko dute. Marakana Txikian, Alessandro Ruta eta Mikel Zumalderekin batera aztertu genuen.
Emakumezko futbolarien greba arrakastatsuak hitzarmen kolektibo berriaren sinadura ekarri du

2019-11-18
13 hilabeteetan zehar, oinarrizko eskubideak bermatzeko, hitzarmen kolektibo gabe jarraitzen dute emakumezko futbolariek greba deitu zuten. Asteburu honetan ez da partidarik egon eta futbolariek txapelketa geldiaraztea lortu dute. Horren ondorioz, 24 ordutan, egoera desblokeatzea lortu dute eta abenduaren 20an, hitzarmen kolektibo berria sinatuko dute. Protesta honen inguruan, Eurokopara sailkatutako taldeei buruz eta gizonezkoen lehen mailako ekipo jardunari buruz aritu gara Alessandro Ruta eta Mikel Zumalderekin batera. Hortaz gain, Kopako kanporaketa berria eta Drazen Petrovic zein Raymond Poulidorren figurak gogoan izan ditugu. Saioa borobiltzeko, Aitzol Atutxa aizkolariari egindako elkarrizketa ikusgai.
Aldaketa klimatikoak haurrengan eragin "zuzena" izango duela jaso du txosten batek

2019-11-18
The Lancet aldizkarian argitaratutako txostenean, Parisko Hitzarmena bete ezean, jaioberriek aldaketa klimatikoarekin zuzenean zerikusia duten zenbait gaixotasun pairatuko dituzte.
Berbagunearen VIII. edizioa egingo dute azaroaren 21ean, 'denon artean euskara eraikitzen' lelopean

2019-11-18
Azaroaren 21ean egingo da Berbagunearen VIII. edizioa Azkuna zentroan. Euskaraz hitz egiten dutenei eta ikasten dabiltzanei zuzendutako ekimena da, eta Funtsa euskaraz hitz egitea da. “Denon artean euskara eraikitzen” lelopean, euskararen erabilera normalizatzea eta hizkuntza bera ikusgarriagoa egitea da helburua.
 
bannerra

bannerra