Skip to main content

Bilbo

Zinta horiak kentzeko agindua "legez kanpokotzat" jo du Torrak

2019-11-18
Quim Torra Kataluniako presidentea epaitu dute Kataluniako Auzitegi Nagusian. Apirilaren 28an eginiko hauteskunde kanpainan, preso politikoen aldeko inta horiak kentzeko agindu zion Espainiako Hauteskunde Batzordeak Torrari, eta honek ez zuen agindua bete.
Mugikorraren bitartez herritarren mugimenduak jarraitzen hasi da INE

2019-11-18
Gaur hasi eta ostegunera arte iraungo du sakelako telefonoen seinalearen jarraipenak. Espainiako Estatistika Institutua, telefono mugikorren seinalea erabilita, milioika herritarren mugimenduen arrastoari jarraika hasi da geolokalizazioaren bitartez. Lehenik, goizaldeko 00:00etatik 06:00etara, eta, ondoren, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 18:00etara hartuko dituzte datuak. Goizaldeko tartean, herritarren bizilekuak zehazteko egingo dute, eta, hurrengo orduetan, herritarren mugimenduak kontrolatzeko
Larrialdi klimatikoa dela eta, gose greba abiatu dute 22 herrialdetako aktibistek

2019-11-18
Extinction Rebellion mugimendu ekologistak deituta, gose grebari ekingo diote gaur 22 herrialdetako hainbat aktibistek munduko politikariak gaia eztabaidatu dezatela exigitzeko.
Hainbat eragilek bat egin dute Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak deitu duen manifestazioarekin

2019-11-14
Bizkaiko pentsionistek manifestaziora deitu du larunbatean Bilbon arratsaldeko bostetan. Mobilizazio honetara hainbat sindikatu, ikasle elkarte, emakume eta gazte erakunde, Euskal Herriko Gutun Soziala, merkatarien eta autonomoen elkartea... atxikitu dira.
"Entire days tohether" laburmetraiak irabazi du Zinebi-ko sari nagusia

2019-11-15
Gaur, amaiera ekitaldia izango da, sari banaketarekin eta Márta Mésaróz zinegile Hungariarrari emango zaion ohorezko Mikeldiarekin. Sariak, alegia, gaurko prentsaurrekoan jakitera eman ditu nazioarteko epaimahaiak. Sari nagusia Luise Donschen zuzendari alemanaren “Entire Days Together” fikziozko film laburrak irabazi du. Epaileek ikuslea protagonistaren mundura erakartzeko gaitasuna eta bere inguru eta komunitatearen intimitatera erakartzeko ahalmena jarri dute balorean.
Elkarrekin Podemosek hiru proposamen aurkeztu ditu Bilbo "jasangarria, berdinzalea eta inklusiboa eraikitzeko"

2019-11-15
Elkarrekin Podemosek etorkizuneko Bilbo eraikitzen jarraitzeko mugikortasuna, gizarteratzea eta memoria demokratikoa jorratzen dituzten hiru proposamen aurkeztu ditu.
 
bannerra

bannerra