Skip to main content

Bilbo

Azaroan langabeziak behera egin du Hego Euskal Herrian

2019-12-03
Azaroan langabeziak behera egin du Hego Euskal Herrian. Hala jakinarazi du Espainiako Gobernu Enplegu eta Gizarte Segurantzako ministerioak ateratako txostenak. 1006 langabe gutxiago daude zehazki, eta Gizarte Segurantzan ia 1500 afiliatu gehiagok eman dute izena. Hiru lurraldeetan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan egin du behera, Nafarroan, ordea, gora egin du. Zifra absloutuei erreparatuz, 146.193 dira azaroan langabezian zeuden Hego Euskal Herritarrak. Urte bat atzera, 8.321 langabe gehiago zeuden, beraz %5,4-ko jaitsiera eman da. Hain zuzen ere, 2017tik 2018ra horrela gertatu zen ere. Lan Ministerioak jakinarazi duenez, sektore guztietan eman da jaitsiera, eta hirugarren sektorea izan da, zerbitzuen sektorea alegia, beherakadarik nabarmenena pairatu duena, 611 langabe gutxiagorekin. Azpimarratzekoa, era berean, Industrian 236 langabe gutxiago daudela.
Inbestidura datarik gabe, martxan da legealdi berria Espainian

2019-12-03
Meritxell Batet sozialista izango da, beste behin, Kongresuko presidentea, eta Pilar Llop Senatukoa. Azken legealdian bezala, Kongresuak PSCko kidea aukeratu du. Horretarako, bi bozketa behar izan dituzte.
Ortuzarren esanetan, adituen testuak Autogobernu Lantaldeak adostutakoaren "oinarri politikoak" biltzen ditu

2019-12-03
Autogobernu Lantaldean egiten ari diren lanei buruzko lehen balorazioa egin du Andoni Ortuzar, Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak, bost adituek beren lana amaitu ondoren. Ortuzarren iritziz, EAJk bere burua ikusten du txostenean.
Metalaren akordio "eskasa" enpresen eremuan hobetzen saiatuko da ELA

2019-12-03
ELA sindikatuaren aburuz, Bizkaiko Metaleko Hitzarmenean, edukiak aldatu behar dira, gehitu. Edukiei dagokienez, aurrerapenak daudela onartu du sindikatuak. Alabaina, Mikel Bilbaok, ELAko Metaleko arduradunak, hobekuntzak exijitu ditu. Soldata igoerak argitzea eskatu du. Subrogazioaren harira, azpikontratak eskubide gabe uzten dituela nabarmendu du. Negoziazioetan, batasun sindikala giltzarria izan dela iritzi dio sindikatuak. Hala ere, salatu du Lan Harremanen Kontseiluan bilerak egiten zituen bitartean, patronala, gainerako sindikatuekin negoziatzen ari zela.
Wengerren itzal luzeak eta emaitza txarrek Emeryren ibilbidearen amaiera eragin dute

2019-12-03
UEFA Europa Leaguen Frankfurt-eko Eintrach taldearen aurka galdu ostean, Arsenaleko zuzendaritzak Unai Emery kargutik kentzea erabaki zuen. Marakana Txikia saioan, gai honen inguruan aritu gara Londresen lanean dagoen Alvaro Romeo kazetari bizkaitarrarekin batera.
Zlatan Ibrahimovic talde gabe dago

2019-12-03
Suediarrak Los Angeles Galaxy utzi eta abentura berri bati ekingo dio, zurrumurruen arabera baliteke Milanera itzultzea. Hala ere, bitartean, zeresana ematen jarraitzen du, besteak beste, Hammarby klubaren erosketarekin. Egoera honek, Malmoeko zaleen haserrea eragin du. Honatx, Alessandro Rutak Marakana Txikian osatutako soslaia.
 
bannerra

bannerra