Skip to main content

Bilbo

Kataluniako Parlamentuak autodeterminazioaren aldeko ebazpenarekin erantzun dio Gorenari

2019-11-26
Kataluniako indar independentistek izkin egin diote Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren betoari, eta elkarrekin adostu dute debekua saihesteko mugimendua.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleen %52ak kontratua dutenei soilik utziko liekete herrialdean sartzen

2019-11-26
Ikuspegi - Immigrazioaren Euskal Behatokiak kaleratutako barometroan aurkeztu dute gaur Bilbon. Bertan EAEko gizarteak etorkinekiko duten jarrera laburbiltzen du behatokiak. Ondorio nagusien artean kokatu dituzte herritarrek immigrazioaren fenomenoa estrukturala dela barneratu izana eta atzerritarrekiko jarrera eta egoera ekonomikoaren artean dagoen lotura estua.
Gutxienez 11 hildako eta 600 zauritu baino gehiago eragin ditu lurrikara batek Albanian

2019-11-26
Richter eskalan 6,4 graduko indarra izan du lurrikarak. Gainera, hainbat erreplika izan dira Albaniako hiriburuan, Tiranan, astindu horren ostean.
Urtarrilaren 30ean izango da "pentsio eta bizitza duinen aldeko" greba orokorra

2019-11-26
"Pentsio eta bizitza duinen aldekoa" izango da lanuztea. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak antolatu du greba eta Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bilera egin du gaur mobilizazioetan jauzi kualitatiboa emateko atxikimendua erakutsi duten eragileekin.
Bilboko Udalak 400 jarduera baino gehiago antolatu ditu Gabonetarako

2019-11-26
Proiektuak jarduera programa zabala aurkeztu du. Gabonen baitan, 400 jaruera baino gehiago antolatu ditu Bilboko Udalak. Azaroaren 27an hasiera emango zaio egitarauari. Berritasun gisa, izotz ekologikoaren pista Areatzan egongo da aurten, eta tamaina bikoitza izango du iazkoarekin alderatuta: 800 metro.
Irekita dago "B-Tuber. Youtuber Izarren bila!" tailerretan izena emateko epea

2019-11-26
Bilboko Udalak, Azkue Fundazioarekin elkarlanean, "B-Tuber. Youtuber Izarren bila!" tailerretan izena emateko epea ireki dute. 2006-2007 urteetan jaoitako neska-mutilei zuzenduta dago, eta izena emateko epea abenduaren 8an amaituko da. Ekimenaren xede nagusia gazteengan euskara sustatzea da, haientzako ezagunak diren erramintak erabiliz. Sareetan eta interneten lehengo lerroan kokatzen dira Youtuberrak gaur egun; hala ere ez dira gehiegi euskaraz darabiltzatenak. Ane Atxutegi, Aiora Probatxoa, Super Txope edo Xabi Antxia dira Euskal Herriko Youtuberretako batzuk. Gauzak horrela, gazteek aukera izango dute zinez etorkizuneko ogibidea izango dena ikasteko, "B-tuber. Youtuber Izarren bila! tailerretan". Bi maila bereziko dira, hasiberrien maila eta hobetzeko maila. Hasierako kategoriak bi data izango ditu, abenduaren 26 eta 27a, edo urtarrilaren 2 eta 3an. Hobetzeko kategoriak data bakarra izango du, urtarrilaren 2 eta 3an.
 
bannerra

bannerra