Skip to main content

Bilbo

Joseba Zalakain (SIIS Zentroko zuzendaria): “Benetan, gizarte zerbitzuen sistemak ez du sistema bat bezala funtzionatzen”

2020-07-15
Osasun, hezkuntza eta pentsioekin batera, gizarte zerbitzuak dira gure artean ongizate estatuaren laugarren zutabea; haien lana da zahartzaroari eta mendekotasunari loturiko beharrei, bazterkeria egoerei edota haurtzaroan zein beste edozein adinetan izaten diren babesgabetasun egoerei aurre egitea. Gizarte zerbitzuek ez dute, ordea, beste sistema horiek duten egitura sendoa eta nola eragin du pandemiak arloan? Hortaz aritu da Joseba Zalakain SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroko zuzendaria.
Asier Etxenike: "Azken zikloan, EAJk PSE-EE eta PPtik zetorren bozka espainiarzale bat jaso du baina orain abstentziora jo du bereziki Bizkaian"

2020-07-14
Iragan den uztailaren 12an, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan egindako hauteskundeen balantzea egin dugu Asier Etxenike soziologoarekin batera.
Eneko Etxeberria (Abokatua eta EHUko irakaslea): “Harridura eragiten du bozkatzeko alternatibak proposatu ez direla ikusteak”

2020-07-14
Izurri baten erdian ospatu ziren hauteskundeak pasa den igandean. Egoera berria bizitzen gabiltza eta lehenengo aldia da herritarrei termino hauetan bozkatzea galarazten zaiena. Eneko Etxeberria Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta abokatuak zehaztu duenez, epaile batek herritar bati bozkatzea debekatu diezaioke sententzia irmo batekin baldin bada.
Ainhoa Novo (EHUko irakaslea): "Koronabirusak ez du parte-hartzean soilik eragin eta honek ez die alderdi guztiei berdin erasan"

2020-07-14
Euskal Autonomia erkidegoko hauteskundeak zeharo baldintzatu ditu Koronabirusaren pandemiak. Honek, parte-hartzearen jaitsieran zer nolako eragina izan duen aztertu dugu EHUko Politika Zientzietako irakaslea den Ainhoa Novorekin.
Espainiko Estatutik kanpo bizi direnen bozkak eta akten inpugnazioek aldaketak eragin ditzakete hauteskunde emaitzetan

2020-07-14
Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeen emaitzak aldaketak izan ditzake. Ostiralean jakingo da behin betiko emaitza, eta batez ere kolokan dagoena Bizkaiko azkena da. Igandeko datuei erreparatuz, EH Bilduk 108 boto atera zizkion PP+C's koalizioari, eta azken eserleku hori bereganatu zuen. Ikusi beharko da, ordea, aldaketarik egongo ote den.
Hauteskunde eguna “normaltasun osoz” igaro zela nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak

2020-07-14
Gobernu Kontseiluak ondorioztatu du Segurtasun eta Osasun sailek berme osoekin bozkatzeko abian izan zuten operatiboa "arrakastatsua" izan zela. Zorionak eman dizkie euskal herritarrei Josu Erkoreka bozeramaileak, "jarrera eredugarria izan dutelako" eta herritarrek bozkatzera joateko erabakia "askatasun osoz" hartu zutela esan du. Covid19 gaitzean positibo eman izanagatik bozkatzera joatea debekatuta izan zutenen ingurko aipamenik ez du egin bozeramaileak.
 
bannerra

bannerra