Skip to main content
bannerra

Bilbo

ArteKale | Itzultzaileen ahotsa

2015-10-22

Itzultzaileen nazioarteko eguna ospatu zen iragan irailaren 30ean. Itzultzaile lanetan ibiltzen direnek berriz ere azpimarratu zuten ezinbestekoa dela itzulpen alorrari arreta gehiago jarri eta baliabideak ematea. Literaturako itzulpengintzaz aritu gara Mikel Garmendia EIZIEko lehendakariarekin eta Karlos Del Olmo Senez itzulpen aldizkariko zuzendariarekin. Erreportajeen tartean, Ixiar Rozas idazlearen “Beltzuria” liburuaren zortzigarren irakurraldiak emandakoa jaso dugu. Bestalde, “Ivoc4tium” musikalaren xehetasunak ezagutu ditugu. Azkenik, asteburuko agendari begira BAD jaialdia azpimarratu dugu.

"Barruko arrastuak": tortura testigantzak

2015-10-16

Frankismo garaitik hona atxilotu dituzten herritarren tortura testigantzak batu ditu Oñatiko Euskal Memoria taldeak "Barruko arrastuak" dokumentalean. Garai ezberdinetan eta indar polizial ezberdinen eskutik bizitakoak biltzen ditu lanak. Aritz Arnaiz Oñatiko Euskal Memoria taldeko kidearekin hitz egin dugu.

Esatea Libre | Presoen afera eta Kataluniako hauteskundeak

2015-09-30

Etxerat elkarteko Urtzi Errazkin bozeramailearekin hitz egin dugu. Presoek eta euren senideek egun bizi duten egoera izan dugu hizpide. Horrez gain, Kataluniako hauteskundeen emaitzak eta horien ondorioak izan ditugu aztergai mahai-inguruan. Gurekin izan ditugu Karmelo Landa, Iñaki Zarraoa, Koldo Bilbao eta Lander Martinez.

Getxo Blues jaialdiaren 27. edizioan erro afroamerikarreko doinu onenak

2015-07-15

Davina&The Vagabonds, Maceo Parker eta Eric Sardinas&Big Motor izango dira Getxo Blues jaialdiaren izar nagusiak Algortako Biotz plazan. Uztailaren 16tik 18ra bitartean erro afroamerikarreko doinu onenak entzuteko aukera paregabea egongo da Getxo Blues jaialdiaren bitartez.

Udakoak | Sopuerta Abentura, Lekeitioko Kale Antzerkia eta pintxo dastaketa

2015-07-08

Udakoak saioaren Zirt edo Zart atalean, hainbat proposamen bildu ditugu. Sopuerta Abentura parkean zuhaitzetatik zintzilik ibili gara. Lekeitioko Kale Antzerki jaialdiko "KukaiKaxa" ikuskizunaren berri izan dugu, besteak beste. Donostiako Alde Zaharrera joan gara pintxoak dastatzera. Eta azkenik, Igerilekuetako urak nola aztertzen diren ikasi dugu.

Udakoak | Askekintza, Rikardo Arregi Sariak, Toldoak eta Pilota

2015-07-01

Udakoak saioaren "Zirt edo Zart" atal honetan, proposamenak eta bestelakoak izan ditugu. Askekintza elkartekoekin festetan egiten den animalien erabileraz aritu gara. Andoaingo Rikardo Arregi sari banaketa gertutik bizi eta antolatzaile zein irabazleekin hitz egiteko parada izan dugu. Ondarreta hondartzara hurbildu gara toldo jartzaile baten lana ezagutzera. Pausoka elkartearen alde, Donostiako Antigua auzoan antolatu duten pilota partidua nabarmendu dugu.

 
bannerra

bannerra