Skip to main content

Bilbo

Sindikatuak pozik agertu dira EAEko hezkuntza grebaren partehartzearekin

2020-09-16
Jaurlaritzak mobilizazio oztopatu nahi izana gaitzetsi dute baina, hala ere, hezkuntza komunitateak ondo erantzun duela nabarmendu dute eta babesa jaso dutela langile, zein ikasle eta gurasoen aldetik.
Artizarrean bizia egon litekeela dio ikerketa batek fosfanoa izeneko gasa aurkitu ondoren

2020-09-15
Nature Astronomy aldizkariak argitaratu du ikerketa. Aurkikuntza Cardiffeko Unibertsitateko ikerlari talde batek egin du.
Koronabirusarekin berrinfektutako lau pertsona atzeman dituzte Katalunian

2020-09-15
Koronabirusarekin berrinfektutako lau pertsona dokumentatu ditu Katauniak. Horietako bat Palamoseko Ospitaleko mediku bat da eta Badalonako Germans Trias i Pujol Ospitaleko ZIUn ingresatu behar izan dute. Hala ere, bere pronostikoa ona da eta sendatzea espero dute.
Pentsiodunek mobilizazioa deitu dute irailaren 19rako

2020-09-14
Pentsiodunak astelehen batez elkartu dira gaur Bilboko udaletxearen aurrean, Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak deituta. Pandemia aurreko aldarrikapenez gain, nagusien egoitzetan bizi den egoera salatu dute eta larunbaterako mobilizazioak deitu dituzte.
Haserre Gaua, azkena izateko itxaropenarekin

2020-09-14
EPPK-k «samina» azaldu du Gonzalez Solaren heriotzarengatik, eta gaineratu du egungo espetxe politika «gizagabeak» arduradun «zehatzak» dauzkala. Kolektiboaren agiria larunbatean Sortuk Haserre Eguna deituriko ekimena eta gero iritsi da. Ekintzan, salbuespenezko kartzela-politikaren ondorioz hildako 49 euskal herritarren aurpegiek Espainiako Gobernua interpelatu dute Bilbon duten egoitzan, Igor Gonzalez Solaren heriotzaren ostean egindako gau batean.
Hezkuntza greba "justifikaezina" dela uste du Urkullu lehendakariak

2020-09-14
Koronabirusak eragin zabala izan du kurtsoaren lehenengo astean eta, Euskal Herri osoan, 50 zentrotik gorak klaseak bakartu edo ateak itxi behar izan dituzte. Hala ere, Urkulluk beharrezko baliabide guztiak erabiliko dituztela adierazi du eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak ere grebaren eraginkortasuna jarri du kolokan.
 
bannerra

bannerra