Skip to main content
bannerra

Bilbo

Lan arloko borrokak biderkatu egin dira LABen ekintza sindikaleko txostenaren arabera

2019-07-08
Ikasturte honetako ekintza sindikalen balorazioa egin du LAB sindikatuak. Lan arloko borrokak areagotu egin dira greba presentzia nabarmenarekin, txostenak jaso duenez. Lan Harremanen Kontseiluaren datuen arabera, EAEn 2018an grebak %11 igo ziren eta 2019ko lehen hiru hilabeteetan %19.
Mertxe Mugikak AEK-ren koordinazioa utziko du

2019-07-08
Urriaren batetik aurrera, koordinazio burua Alizia Iribarren nafarrak hartuko du. Mugikak 13 urteko ibilbidea egin du AEK-n. Aurrerapausuak egon badirela aitortu badu ere, gehitu du, nahikoak ez direla izan. Botilaren metafora erabilita, hau betetzen jarraitu behar dela adierazi du, elkarlana ardatz izanda. Arazoen artean helduen euskalduntzea aipatzen du, eta, instituzioetan, euskararen erabilera transbersala faltan somatzen du. Hala ere, Korrika eta Euskaraldia bezalako ekimenen ekarpena balorean jarri du. Oro har, balorazio positiboa egin du Mertxek, eta euskalgintzaren bigarren plano batetik lan egingo du oraindik aurrera.
Ameriketako Estatu Batuetako eta Holandako selekzioak, nor baino nor, munduko txapelketaren bila

2019-07-05
Jill Ellisek eta Sarina Weigman-ek zuzentzen dituzten taldeek oztopo guztiak gainditu dituzte finalera iristeko. Amerikarrek arerio guztien gainetik daudela erakutsi dute baina txapelketan zehar puntu ahul batzuk islatu dituzte. Holandarrek, bestalde, ezustekoa eman dute eta bi urte atzera Europako txapelketan lortutako balentriari segida eman nahi diote.
Frantziako Tourraren ediziorik gogoangarrienetako batek 30 urte bete ditu: Hiru aste, zortzi segundotan

2019-07-04
Askorentzat, 1989ko Tourra, XX. mendeko azkena da. Aldaketa teknologiko eta politiko ugariren atarian lehiatuta. Zaletuek gogoan duten edizioa da, karreristek emandako ikuskizunagatik eta inoizko alderik murritzenarekin -zortzi segundo, Greg Lemond-en alde- erabaki zelako. Hortaz gain, Pedro Delgado atariko etapara berandu iritsi izanak, lasterketa erabat zoratu eta baldintzatu zuen.
 
bannerra

bannerra