Skip to main content

Bilbo

AEK-k joan den ikasturteko ikasle kopurua handitzeko helburuarekin ireki du aurtengo matrikulazio kanpaina

2018-09-04
AEK-k joan den ikasturteko ikasle kopurua handitzeko helburuarekin ireki du aurtengo matrikulazio kanpaina. Prentsaurrekoan adierazi dutenez, 12.300 ikasle izan zituzten pasa den urtean eta hortik gora biltzea da aurtengo xedea. Izena emateko epea irailaren bukaerara arte egongo da irekita eta jendea erakartzeko, irailaren 18ko astean 70 euskaltegik baino gehiagok ateak zabalduko dituzte euskara klase bat erakusteko. Gainera, Arratian eta Ermuan bi euskaltegi berri ireki dituztela iragarri dute, denera 100 zentro baino gehiago Euskal Herri osoan.
Pentsiodunek astelehenetako mobilizazioei eutsi diete eta Urriaren 1ean egingo duten manifestiazioaren deia luzatu dute

2018-09-03
Pentsiodunek astelehenetako mobilizazioei eutsi diete eta Urriaren 1ean egingo duten manifestiazioaren deia luzatu dute. Hedabideek mobilizazioen inguruan emandako trataera kritikatu dute, eta batasun deia zabaldu dute pentsiodunen artean.
Biktimen aitortza, presoentzako irtenbidea eta memoria inklusiboaren eraketa landuko ditu Foro Sozialak

2018-09-03
Elkarbizitza demokratikoaren oinarriak finkatzeko bidean hiru zutabetan lan egingo du Foro Sozialak 2018-2019 ikasturtea: Biktimen aitortza, preso dauden pertsonentzat irtenbide integrala eta kontakizun guztiak onartuko dituen memoria inklusiboaren eraketa.
Harrera Sarea Santutxun ari da errefuxiatu eta etorkinei laguntza ematen

2018-08-31
Azken egunotan, Bilbotarrek osatu duten harrera sarea, Santutxun ari da heltzen diren etorkinei laguntza ematen. Instituzioen aldetik konponbide iraunkorraren zain, auzolanean oinarritzen ari da pertsona migranteei eman behar zaien asistentzia eta, bide batez, presio politikoa egiteko tresna bilakatu nahi da harrera sarea. Igandean, elkartasun gosaria prestatuko diete Guggenheim museoan.
Correos-eko langile zendua omentzeko eta lan baldintzak salatzeko elkarretaratzea egin dute Bilbon

2018-08-31
Bizkaiko Correos-eko enpresa komitea eta pertsonal batzordea elkarretaratzea egin dute Bilbon Gasteiz-en asteartean zendutako lankidea omentzeko, baita Correos-en lan baldintzak salatzeko. Pertsonal falta dagoela adierazi dute, lan karga handiegia sortzen duena eta horrek, halaber, horrelako istripuak ahalbidetzen dituela salatu. Gainera ez da Correosekoa langile baten heriotza ekarri duen istripu bakarra. Gasteiz-en ere, igandean Michelin-en jazotako lan istripuaren ondorioz koman zegoen langilea asteartean hil baitzen.
Azkuna zentroko mediateka 37 egun greba mugagabean

2018-07-05

Azkuna Zentroko Mediatekako langileak 37 egun daramatzate greba mugagabean. Euren prekarietatea salatzeko hasi zuten greba joan den maiatzaren 30ean. Azpikontratazioaren bidez eskaintzen du zerbitzu hau Bilboko Udalak eta langileen eskaeren artean esleipena jasotzen duten enpresen arteko subrogazioa, soldata duinak eta antzinatasuna aitortzea daude. Azken batean, langileek azaltzen dutenez, dagokien hitzarmena aplikatzea nahi dute, alegia, Bizkaiko Eskuhartze Sozialaren hitzarmena. Enpresarekin akordio batera heldu dira eta Udaletxearen eskuetan dago orain behar den aurrekontu igoera onartzea, baina ordura arte, Aburtoren lantaldea ez da horretarako prest agertu.