Skip to main content

Bilbo

Onintza Enbeita: "Nigatik eta emakume bertsolari guztiengatik"

2018-12-19
Historia egin du Onintza Enbeitak, lehenengo emakumea da Bizkaiko bertsolari txapelketan txapelak jartzen. Poza emakume bertsolari guztiekin partekatu nahi du, are gehiago feminismoarentzat hainm garrantzitsua izan den 2018 honetan.
LABek egonkortasun falta salatu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza proiektu berrian

2018-12-19
LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean. Irakasleen finkapen-sistema bertan behera uztea eskatu die Jaurlaritzari, aurten administrazioak sortutako proiektuak ordezko langileen lan-baldintzak prekarizatzen dituelako. Duela bi urte izandako mobilizazio eta grebek akordio bat erdiestera eraman zituen administrazioarekin, honek langileen egonkortasuna eta kontsolidazio prozesua ezarriko zuen. Adierazi dute aurten ez duela egonkortasunik ekarriko administrazioak aurkeztutako proiektuak.
ELAk ez du onartuko estatalizazioaren amaiera ez dakarren lan erreformarik

2018-12-19
Espainiako Gobernua CCOO eta UGT sindikatuekin negoziatzen ari den lan erreforma salatzeko, elkarretaratzea egin du ELAk Espainiako Gobernuaren Bilboko ordezkaritzan. Eta salatu du estatu mailako itunek euskal langileen baldintzak okertzeko aukera zabaltzen dutela.
Jai egunetan denok jai lemapean elkarretaratzea egin dute merkataritza sektoreko ergile zein sindikatu ezberdinek

2018-12-18
Merkataritza eta kontsumo arduratduagatik, sektoreko enplegua mantentzeagatik, lan eskubideen defentsagatik eta auzoko bizikidetzagatik ari dira borrokan. Horretarako kontzientziazio kanpaina hasiko dute. Dendetan kartel bat izango da kanpainan parte hartzen dutela adierazteko.
Sentimendu erlijiosoen aurkako delituagatik epaitu dute Hontzak konpartsa

2018-12-18
2017an Bilboko Gotzainak, Andaluziako herritar batek eta Jose Ignacio Irusta Falange Vasconavarrako kideak salaketa jarri ostean, Hontzak konpartsaren "Carniceria Vaticana" izenpean sortutako txosnako apaingarriak kendu zituen Ertzaintzak. Auzia artxibatuta gelditu zen akusazioak instrukzioan aurrera ez egitean, baina fiskaltzaren helegiteak berrabiarazi du prozesua. Orain 1.400 euroko isuna eskatzen du fiskaltzak Galder Antón konpartsakidearen kontra, konpartsaren izenean.
Helburu berdinekin baina nostalgiarik gabe, gazte mugimendua molde eta erronka berriak lantzeko asmoz

2018-12-17
2019ko apirilaren 19tik 22ra bitartean, Ernai eta Aitzina antolakundeek bultzatuta, Gazte Topagunea egingo dute Lemoan. Euskal Herriko gazte mugimenduaren sorkuntzaren 40. urteurrenaren harira, bertan militatzen edo militatu duten Iratxe Delgado, Ibon Meñika eta Karlos Renedo elkartu ditugu, ibilbide historiko errepasatzeko baino, aurrera begirako erronkak aztertzeko asmoz.
 
bannerra

bannerra