Skip to main content

Bilbo

Pentsiodunek Eusko Jaurlaritzaren "borondate falta" salatu dute manifestazio masiboaren bidez

2018-12-17
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eskatu dituzte «pentsio duinak», eta adierazi dute gobernuei «presio egiten» jarraituko dutela kalean, beren eskakizunak bete arte. Oraindik ere, gutxiengo diru sarrera 1.080€ izatea da haien borrokaren helburua. Gaur, beste astelehen batez bere aldarriak kalera eraman dituzte.
Milaka lagun bildu ditu Cabacas auziaren epaiak ekarritako zigorgabetasuna salatzeko manifestazioak

2018-12-17
"Zigorgabetasunaren zapore mingotsa" utzi du Cabacas auziaren epaiak Iñigo Justizia ekimenaren ustez. Egoera salatzeko manifestazioa deitu zuten igande eguerdian eta milaka lagunek bat egin zuten mobilizaziora. Sei urte eta erdiko prozesuaren ostean, auziperatutako sei ertzainetatik bakarrak jaso du bi urteko espetxe zigorra. Gainera, Jorge Aldekoa Ertzain buruaren dimisioa berandu datorrela salatu zuen dinamikak eta nahikoa ez dela adierazi ere, arduradun gehiago daudela gogoraraziz.
Onintza Enbeitak irabazi du 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

2018-12-17
Lehen aldia da emakume batek Bizkaian aginte makila heltzen eta txapela janzten dituena. Muxikarrak gero adierazi duenez, txapelak baino aginte makilak egin dio ilusio gehiago. Etxahun Lekue lehiatu da Onintzarekin buruz burukoan. Beste seikotea ere puntuetan ez da urrun geratu.
Klubaren egungo kudeaketa eredutik, ikuspegi enpresarialera igarotzea defendatu du Elizegik

2018-12-14
Aitor Elizegik Athletic-eko presidente izateko hautagaietako batek, bere plantxak alor ekonomikoan dituen ardatz nagusiak azaldu ditu hedabideekin partekatu gosarian. Fernando San José eta Jon Ander de la Fuentes hautagaitzako kideekin lagunduta, Elizegik klub kudeatzeko egungo eredutik, kluba enpresa eredutik kudeatzerako bidea defendatu du. Ekinbide horretan, egun indarrean dauden Kirolaren Lege autonomikoa zein estatala aldatzeko ahaleginean diharduko dutela azpimarratu dute hautagaitzatik. Horrekin batera, onartu egin dute Alberto Uribe-Etxebarriak irabaziz gero, haren taldeak 300 milioi eurotako ondasuna eskura izango lukeela eta aldiz bere hautagaitzak ezin izango lukeela. Horren aurrean, kirol legearen zein klubaren estatutuen berriztapena defendatu ditu Santutxuko sukaldariak, etorkizunean egoera errepikatu ez dadin.
Tracking Bilbao Festibalaren seigarren edizioaren aurkezpena egin dute Euskal Museoan

2018-12-14
Tracking Bilbao Festibalaren seigarren edizioaren aurkezpena egin dute antolatzaileek Euskal Museoan. Hasiera eman zion Bocabeats taldearen komedia saioak eta ondoren Ane Guriaren kontzertuak girotu zuen aurkezpena. Disziplina anitzeko adierazpen askoren erakusketa da Tracking Bilbao. Aro digitaleko kultura herrikoia zabaldu nahi dute. Festibala, abenduaren 17tik 22ra bitarte ospatuko da.
Arrakasta izugarria izaten ari da “Everest 1980: herri oso bat gailurrean” komikia

2018-12-14
Cesar Llaguno marrazkilariak eta Ramon Olasagasti gidoilariak komiki batean bildu dute Euskaldunontzako ito handi bat markatu zuen bidaia osoa. Euskal Museoan dago erakusketa Mendi Film festibalaren barruan. Martin Zabaletaren lorpena biltzen duten komikiaren binetarik esanguratsuenak daude ikusgai. Errealitatetik ahalik eta hurbilen kokatzen saiatu dira egileak testigantzak bilduz eta parte hartu zuten pertsonen izaera ahalik eta berdintsuen islatuz.
 
bannerra

bannerra