Skip to main content

Bilbo

Chrysallis Euskal Herria elkarteak etapa berria hasiko du

2019-01-23
Erabakia hartu dute eraginkorragoak izateko helburuarekin. Izen eta irudi berri batekin emango diote hasiera etapa berriari. Estatuko Chrysallis elkartean lurralde delegaritza izateari utziko diote elkarte independente bat sortuz. Familia asoziazio bihurtuz, modu eraginkorrago batean defendatu nahi dituzte beren seme alaba transexualen eskubideak. Duela lau urte sortu zen 8 familiaren iniziatibaz eta gaur egun ehundaka familia dira parte hartzen dutenak.
Bilboko eremu metropoliarrari buruz hausnartzeko Plaza Hutsa

2019-01-23
Iragan den urtarrilaren 12an, Durangon egindako saioaren ostean, Ezker Abertzaleak bultzatutako Plaza Hutsa ekimenak Bilboko eremu metropoliarra izango du ardatz. Sektore, esperientzia eta eragile ezberdinen parte hartzearekin, Euskal Herriko biztanleriaren herena eta eragin politiko, mediatiko eta sozial erraldoia duen eremuaren inguruko gogoetak partekatuko dituzte otsailaren 8 eta 9an Bilbon eta Porugaleten. Ibon Meñika Hiriburuan saioan egon zen iniziatibaren ingurukoak azaltzen.
Langileek aurre-akordioa berretsi ondoren bertan behera geratu da Bilbobuseko greba

2019-01-23
Bilbobuseko langileek berretsi egin dute joan den astean CCOO, UGT eta USO sindikatuek Biobide enpresarekin lortutako aurre-akordioa eta, ondorioz, bertan behera utzi dute greba mugagabea. Zehazki, 367 beharginek babestu dute ituna, eta 201 agertu dira kontra. Langileek gaur onartu dutena aipatu sindikatuek enpresarekin egindako hirugarren aurre-akordioa da.
Egoitz Askasibar: "Errejonek agorpen zantzuak ikusi ditu Podemos-en, alderdi klasiko bilakatuz"

2019-01-22
Hiriburuan saioan, Iñigo Errejonek Podemos alderdiaren baitan zabaldutako krisia izan dugu hizpide. Errejonek, Manuela Carmenarekin batera egindako mugimenduak, hautsak harrotu ditu. Moreen barneko eztabaida Egoitz Askasibar irakaslearekin batera aztertu dugu.
Gizartea eta norbanakoa, "Uno + 1 + ... Gizartea gara. Somos sociedad" erakusketaren erdigune

2019-01-22
Norbanakotik gizartera eta gizartetik norbanakora. Txikitasunean handitasuna aurkitu, eta handitasunean ñabardura txikiekin topo egiteren garrantzia nabarmentzen du erakusketak. “Uno + 1 +… Gizartea gara. Somos sociedad” erakusketak indibiduoaren inguruko gogoeta bultzatzen du; desberdintasun haina berdintasun ditugula, azkarregi doan mundu aldakor honetan.
Lautan Hiru antzerki laburren festibala hasiko da urtarrilaren 31an

2019-01-22
Lautan hiru antzerki laburren jaialdia aurkeztu dute Bilboko euskaltzaindiaren egoitzan. "Antzerki txikia, festibal handia" da ekimenaren leloa. Euskaltzaindiaren mendeurreneko ospakizunen baitan antolatu dute egitasmoa. Lau ostegunetan eskainiko dituzte antzerkiak; egun bakoitzean hiru izanik, 12 antzezlan egongo dira orotara. Helburua euskal antzerkia hauspotzea eta auzoko giroan eragitea dela adierazi dute antolatzaileek.
 
bannerra

bannerra