Skip to main content

Bilbo

Aurrekontuen eztabaida eta Podemos-en krisia aztergai Madrilen, Plaza Hutsa-ren saioak Euskal Herrian

2019-01-21
EAJ eta EH Bildu Madrilgo gobernuko aurrekontuei begira daude, indar abertzaleak Sanchezen gobernuak proposatzen dituen neurrien inguruan hitz egiteko prest azaldu dira. Bestalde, Iñigo Errejonek Mas Madrid-ekin bat egin ostean, egoerak lurrikara eragin du. Bestalde, Euskal Herrian, Plaza Hutsa ekimenak Bilboko eremu metropoliarrean bi saio egingo ditu otsailean. Guzti honen inguruan aritu gara Egoitz Askasibar eta Ibon Meñikarekin batera.
Bilboko Zazpi Katu Gaztetxeak 12.urteurrena ekintzaz beteta ospatuko du

2019-01-21
Indartsu sentitzen direla adierazi dute, eta horren adibide da hain zuzen, hautatutako leloa: Gure garra hasia da, gure garrasia da. Formazio eta pedagogia jorratzeko zein aisialdi eta kulturarekin gozatzeko asmoz antolatu dituzte ekintza edo emanaldiak
30.000 pentsiodun kalean, mugimenduaren lehen urteurrenean

2019-01-21
Urtebete da pentsiodunak mobilizatzen hasi zirela. Urteurrena ospatzeko manifestazio jendetsua burutu zuten larunbatean, 30.000 lagun inguru kalera atera zuena. Borrokan jarraitzeko deia luzatu zuten, lortutakoa ez baita nahikoa mugimenduaren ustez. Aurtengo hauteskundeei begira langile klasearen batasunaren beharra azpimarratu zuten eta maiatza aldera manifestazio handiak deitu nahi dituztela aurreratu zuten bozeramaleek.
Etxeko Langileen istripuak lan istripuak direla aitortzea eskatu dute

2019-01-21
Osakidetza eta batez ere Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko kontseilari Jon Darponen jarrera salatu nahi dute Etxeko Langileen Elkartetik. Ez da egin lan istripu hauek detektatzeko hausnarketa ez ekintzarik. Langileak Osakidetzako kontsultara heltzen dira lan lesioekin eta gertakizun arrunten ondoriozko bajarekin irtetzen direla salatu dute.
Gizarte-ekimeneko ikastetxeen bigarren greba eguna

2019-01-17
ELA, STEILAS,COO,LAB eta UGT sindikatuek deituta, protestak egin dituzte EAEko gizarte-ekimeneko ikastetxeetako irakasleek. Zentralen aburuz, geldialdiak %60a gainditu du. Gogoratu behar da, 10 urte daramatzatela lan hitzarmena berritu gabe.
 
bannerra

bannerra