Skip to main content

Bilbo

Azkuna Zentroa, kultura hiriko erdigunean bost urte gehiagoz

2019-01-15
Bilboko Azkuna Zentroak hurrengo lau urteetan garatuko duen Proiektu Programa aurkeztu du. Hiriko alkate Juan Mari Aburto eta Fernando Perez zuzendariak azaldu dutenez, planak Alhondegia “gizarte eta kultura garaikidearen lokailu” bilakatuko da, esperientzia artistikoei bide emanez. Programazioak sei lan ildo nagusi izango ditu, elkarren artean harremanetan arituko direnak: Arte garaikidea, arte biziak, zinema eta ikus-entzunezkoak, gizartea, kultura digitala eta literatura.
Inaxio Oiartzabal (Sare): "Ideologia ezberdinak dituzten pertsonen arteko lankidetzan sakondu behar dugu"

2019-01-14
Iragan den urtarrilaren 12an Baionan eta Bilbon egindako mobilizazioek 85000 pertsona bildu zituzten, euskal presoen eskubideen alde. Hiriburuan saioan, Inaxio Oiartzabal Sareko kidea izan dugu, manifestazioen balantzea eginez eta aurrera begirakoak aztertuz, euskal presoei aplikatzen zaizkien salbuespeneko egoerak gainditzea lehentasun gisa markatuz.
Presoen eskubideen aldeko manifestazio jendetsuen ostean, Sarek Grande Marlaskarekin bildu nahi du

2019-01-14
85000 lagunek euskal presoen eskubideen alde Baionan eta Bilbon egindako manifestazioetan parte hartu zuten. Madril eta Pariseko gobernuei salbuespeneko neurriak bertan behera utzi eta presoen auzia konponbide klabeetan kokatzea eskatu zuten. Horiek horrela, mobilizazioen biharamunean, Sarek Fernando Grande Marlaska espainiako Barne ministroarekin bilera egin nahi duela konfirmatu zuen.
Zegona Erresuma Batuko inbertsio funtsak Euskaltelen lehen akziodun bilakatzeko kapitala handituko du

2019-01-14
112 milioi eurorekin handituko du kapitala, eta gero, Euskaltelen akzioak erosiko ditu burtsan. Xedea da euskal konpainiaren beste %12,5 eta honela akzioen ia %30a eskuratzea. Modu horretan, Euskaltelen lehen akzioduna bilakatuko litzateke Zegona, Kutxabanken aurretik.
Athletic-ek garapiena lortu zuen Sevillaren aurka, taldeak eta zaleek bat eginez

2019-01-13
Athletic-ek 2-0 irabazi zion Sevillari San Mamesen. Hiru puntuez aparte, zaleek bat egin zuten taldearekin, eta Iñaki Williamsek bi gol eder sartu zituen, aurrelariaren afera erabat argituz. Alavesek balio handiko berdinketa lortu zuen Gironaren aurka eta bostgarren da sailkapenean. Eibarrek porrota jaso zuen liderraren aurka, bartzelonaren aurka. Nesken euskal talde biek garaipena lortu zuten haien partidetan. Athletic-ek 4-0 irabazi zion Huelvako Sporting-eri eta Errealak 1-3 irabazi zuen Malagaren aurka.
Pentsiodunek manifestazioa deitu dute larunbaterako protesten urteurrenaren harira

2019-01-14
Protestak hasi zituztenetik urtebete daramate kalean pentsiodunek. Beste astelehen batez elkartu dira Bilboko udaletxearen aurrean beren aldarrikapenak zabaltzeko: gutxiengo pentsioa 1080€tara igotzea eta pentsio duinak izateko, kopurua igotzea KPIari lotuta. Hilaren 19an 17:00tan egingo dute manifestazioa Bilbon.
 
bannerra

bannerra