Skip to main content

Bilbo

Tentsioa nagusi Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketaren laugarren egunean

2019-02-19
Raul Romeva eta Jord Turull konteseilarien txanda izan da gaur Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketan. Turull-ek VOXen abokatuei erantzuteari uko egin dio, Romevak bakarrik onartu ditu bere abokatuaren galderak. Turull-ek adierazi du, besteak beste, azken unera arte Madrilekin adostutako galdeketa egiten saiatu zirela eta azpimarratu du galdeketak 2005ean despenalizatu zirela Espainian. Bestetik, Romevak erabakitzeko eskubidearen defentsa sutsua egin du bere deklarazioan, azken bi mendeetan munduan eman diren 106 autodeterminazio galdeketak aipatuz.
Legebiltzarrak herritarrek autogobernuaz duten iritzia jasotzeko webgunea jarri du martxan

2019-02-19
Postaz eta telefonoz izateaz gain, Internet bidez bilduko ditu Eusko Legebiltzarrak ekarpenak. Ondoren, aditu taldeak ekainera arteko epea dauka testu artikulatua osatzeko. Iazko irailaren 12an bost adituri agindu zitzaien testu artikulatu bat prestatzeko. Zeregin horretan hasiak dira. Era berean, autogobernu lantaldeak adostu zuen herritarren parte hartzea ahalbidetzea estatutua eguneratzeko prozesuan.
Azkuna Zentroko fatxada artista ezberdinen erakusleiho bihurtuko da

2019-02-19
Azkuna Zentroak, eskaintzen dituen zerbitzuak eraberritzeko asmoz, Arrikibar plazara ematen duen fatxada erakusleiho artistikoa bilakatuko du. Fatxada proiektuan, diseinua, ilustrazioa eta komikia izango dira eskegiko diren hizkuntza artistikoak, eta bi hilabetero artista berri batek hartuko du Alondegiako fatxada, bere lanak gizarteari erakusteko.
Bizitegiko langile baten kaleratzea salatzeko elkarretaratzea egin dute Otxarkoagan

2019-02-19
Gaur bi orduko geldialdia egin dute Bizitegiko langileek. Zuzendaritzak adierazi duenez, ez du baztertzen kaleratze gehiago egotea. Bi urteren ondoren sinatu dute gizarte ekimenaren hitzarmena. Hala ere, instituzioek Zerbitzuen Kantera berria zabaldu dute eta horren ondorioz berregituratzeak sortu dira. Zerbitzuen egituraketa honen ondorioz, diru gutxiago egongo da sektorean. Instituzioen esanetan, azaldu dute, diru gutxiagorekin baina organigrama berriarekin gizarteratze zerbitzua aurrera atera daitekeela. Adierazi dute, hurrengo mugimendu zein kaleratzeei adi egongo direla.
Katalunia eta erabakitzeko eskubidea, Espainiar Estatuaren krisiaren zein hauteskundeen gako nagusia

2019-02-18
Pedro Sanchez-ek espainiar Estatuko hauteskunde orokorrak apirilaren 28rako deitu ditu. Bien bitartean, Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketak aurrera jarraitzen du. Polarizazio testuinguru honen baitan, Gure Esku Dagok manifestazioa egin zuen igandean Donostian, erabakitzeko eskubidearen alde eta Kataluniako preso politikoekiko elkartasuna adierazteko. Guzti honen inguruan aritu gara, Gorka Mostajo, Josu Unanue eta Fermí Rubiraltarekin batera.
Bigarren Nazioarteko Dialektologia Biltzarra aurkeztu du gaur Euskaltzaindiak

2019-02-18
Euskaltzaindiaren mendeurreneko bosgarren jardunaldi akademikoaren leloa Aniztasuna: hizkeren berba-mintzoak izango da. Helburuak hiru dira: nazioartean dauden ikerketen berri ematea, etorkizunean dialektologiak izan behar dituen iker-ildoetaz hausnartzea eta hizkuntza-atlasen etorkizuneko erabilgarritasunaz hausnartzea. Dialektologia biltzarrari bide emateko, Euskara Ibiltaria erakusketa berritua eta interaktiboa aurkeztuko dute martxoaren 13an. Guztira 17 hizlari egongo dira, Xarles Videgain, esaterako. Jardunaldi akademikoa martxoaren 14an eta 15ean izango da, Bilboko Euskal Museoan.
 
bannerra

bannerra