Skip to main content

Bilbo

Omenaldia egin diete Bilbon Santi Brouard eta Josu Muguruzari

2018-11-20
Santi Brouard eta Josu Muguruzaren hilketen urtemugan omenaldia egin diete biei Bilbon. Estatuaren indarkeriaren biktima guztiak omentzearekin batera, biolentzia guztien biktimen errekonozimendua eskatu dute ekitaldian eta, memoriaren gaia pil-pilean dagoen honetan, garaile eta garaituen diskurtsoaren
Auto istripuen erdia, lanerako bidean edo beharretik bueltan ematen direla azpimarratu du RAC-ek

2018-11-20
Euskal-Nafar Auto Klubak, RACek , hiritar mugitotartasunaren XVI.topaketak ospatuko ditu. Aurtengo bilkuraren ardatz nagusienen artean, lanaldiek eragindako mugimenduak egongo dira. Hau da, etxetik beharrera eta langunetik etxera kotxean egiten diren bidaietan ematen diren istripuen arrazoiak aztertuko dituzte. Antolatzaileen hitzetan, ezinbestekoa da hiritar mugikortasunataz hitz egitea, kotxe istripuen erdia lanerako edo eta beharretik etxerako bidean gertatzen direlako. Are gehiago, istripu horietatik, zazpitik bost, hiriguneetan ematen dira. Lantokietan egoera honen garrantziaz ohartaraztea beharrezkotzat jo dute baita.
Belatz talde gernikarrak irabazi du 2018ko Banden Lehia

2018-11-17
Banden Lehiak bere 10.edizio ospatu zuen eta Gernika-Lumoko Belatz taldea atera zen garaile. Bilborock aretoan arestian irabazleak izan ziren Aneguria, Larregi, Zazkel edo Ze Esatek taldeek lehiaketa dinamizatu zuten. Lehiaketako finalera Belatz, Zizel, Dekot eta Nau taldeak heldu ziren. Belatz bostkoteak sari bikoitza jaso zuen: disko baten grabaketa eta 2019ko BBK Live festibalean kontzertua ematea.
Legebiltzarreko indar politikoekin bildu nahi dira pentsiodunak

2018-11-19
Pentsiodunen Mugimenduak aurrekontuen gaiari heldu nahi dio Legebiltzarreko talde politiko guztiekin. Gaurko agerraldian jakinarazi dutenez, alderdi guztiekin biltzeko eskaria egin diete pentsiodunen aldarrikapenak helarazteko eta alderdien iritziak biltzeko asmoz. Horrekin batera, kalean jarraitzearen beharra nabarmendu dute eta abenduaren 15ean Hego Euskal Herriko hiriburuak betetzera dei egin dute, mugimenduaren lehenengo urteurrenean.
Garai Zekenak, Hedda Gabler obraren adaptazioa, estreinatuko du Arriaga Antzokiak

2018-11-19
Garai zekenak, Arriaga antzokiaren azken ekoizpen propioak, klasiko bat dakar azaroaren 27tik urtarrilaren 24ra bitartean. Denise Despeyroux-ek Henrik Ibsenen ‘Hedda Gabler’ obra moldatu du eta Raul Cancelok zuzendua Arriaga Antzokian estreinatuko dute 19 emanaldirekin, 12 euskaraz eta 7 gazteleraz. Formatu berezian aurkeztuko dute antzezlana, eszenatokia utzi eta Arriagako txoko ezberdinak hartuko baitituzte saioek, publikoa eta aktoreak eraikinetik mugiaraziz.
Jaume Lopez, Kataluniako irakaspenak eta Euskal Herriko herritarren ahalduntzea

2018-11-19
Prozesu eta eztabaida konstituziogileak ardatz, Jaume Lopez irakasle kataluniarra Euskal Herrian egon da Ipes-ek, Eusko Ikaskuntzak eta Gure Esku Dagok antolatutako ekimenetan parte hartuz. Lopezek atsekabez ikusten ditu bere herriko alderdi eta erakunde independentisten taktika kontrajarriak eta babes eremua handitzearen aldekoa da. Euskal Herrian, ilusioz ikusten du Gure Esku Dagoren lana eta herri galdeketen bitartez herritarren ahalduntzea eta parte hartze demokratikoan sakontzen dela nabarmentzen du. Bere esanetan, Katalunian egindako galdeketa ez-ofizialak existitu izan ez balira, nekez iritsiko zen urriaren 1eko erreferendumera.
 
bannerra

bannerra