Skip to main content

Bilbo

Giza Eskubideen Batzarra antolatu du Jaurlaritzak Adierazpen Unibertsalaren 70 urteak ospatzeko

2018-10-31
Azaroaren 7tik 9ra ospatuko da Bilbon eta batzarraren ildo nagusia bizikidetzaren arloan gaur egun gizarteak dituen erronka berriak aztertzea izango da. Besteak beste, Nazio Batuen egitura nagusiko kideek hartuko dute hitza jardunaldietan.
Desadostasunak La Naval-eko langileak eta Arantxa Tapiaren artean baina bi aldeek irtenbidea bilatzen segituko dutela azpimarratu dute

2018-10-31
Sestaoko La Naval ontziolako enpresa batzordeak Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako sailburuarekin bildu da. Topaketak ez du adostasunik ekarri, baina epeak agortzen ari diren arren, bi aldeek soluzioak bilatu behar direla nabarmendu dute. Langileek, esku hartze zuzena eskatu diote Lakuari eta exekutiboak "inbertsore pribatuen beharra" azpimarratu du. Gobernuak, Madril, enpresa eta inbertsoreeekin negoziatzen jarraituko duela azaldu du eta beharginek, behin lan-erregulazio txostena indarrean dagoela, mobilizazio gehiago egingo dituzte. Euren artean, azaroaren 8an Barakaldon egitekoa duten manifestazioa.
UEUk, HABE-rekin elkarlanean eta Euskaltzaindiaren laguntzarekin, Glotodidaktikako 6. Topaketak antolatu ditu

2018-10-31
Jardunaldiak azaroaren 9 eta 10ean ospatuko dira Bilbon. Glotodidaktika, hizkuntza ikasketa eraginkorrak sustatzen dituen zientzia da, eta aurtengo topaketetan helduen euskalduntze alfabetatzearen erronkak aztertuko dira. Aipagarria da, Glotodidaktikako azken topaketa,5. Topaketa, orain dela 16 urte egin zela.
Soinuaren bidaia II, gailur eta haranak zeharkatzen dituen bihurgunez beteriko ibilbide bat

2018-10-30
Azkar bizi dugun bizitza honetan, soinuren bidai bi diskaren bitartez, gailur eta haranak zeharkatzen dituen bihurgunez beteriko ibilbide bat proposatzen digute 2015. urtean sortu zen Soinuaren bidaia proiektua Alberto Urretxo, Bilboko orkestra sinfonikoaren tronboi bakarlariaren gidaripean, helburua batekin musika klasikoa espazio berrietara hurbiltzea. Soinuaren bidaiaren bigarren zati honetan ere gonbidatu desberdinetaz inguratu da Urretxo, Toti martinez de lezea, spanish brass metalesko boskotea edo eta Garikoitz mendizabal txistularia. Soinuaren bidearen lehengo diskan sortu zen musikari taldea mantenduz, hau da, biolina, pianoa violontxeloa eta soprano bat. Azaroak 3an, arrastiko zazpi terdien, Bilboko campos eliseos antzokian, soinuaren bidaia bi proposatzen digun bidaiaz gosatzeko aukera egongo da.
Su Ta Gar taldearen 30 urteak ospatzeko bira

2018-10-30
1988ko abuztuaren 14an eman zuen Su Ta Gar taldeak bere aurreneko kontzertuak. Heavya euskaraz egin zitekeela frogatu ondoren, esperientzia ugari pilatuta, eibartarrek hiru hamarkada eman dituzte agertokietan. "Nostalgiarik gabe" eta "poztasunez", transmisiorako lana egin nahi dute, Euskal Herrian zein Madril, Bartzelona eta Berlin bezalako hiriburuetan egingo duten biran. Errepertorio berezia prestatu dute, euren maketa zein lehendabiziko bi lanetako abestiekin. Hortaz gain, emanaldietan, euren hastapenetako irudi ineditoak proiektatuko dituzte.
Ertzainen kontraesanak darraite Iñigo Cabacas-en epaiketan

2018-10-30
Iñigo Cabacas-en epaiketa argitzeko epaiketaren saio berrian, zortzi ertzainek lekuko gisa deklaratu dute. Berriro ere, kontraesanak azaldu dira eta euretako batzuk Maria Diaz de Haro kaleko egoera “kontrolpean” zegoela adierazi dute. Hiriburuan saioan, eragin mediatiko eta sozial handia izan duen epaiketari heldu genion eta horrekin batera, eredu polizialaren inguruko eztabaida mahai gaineratu genuen Egoitz Askasibar eta Sonia Gonzalezen parte hartzearekin.
 
bannerra

bannerra