Skip to main content

Bilbo

Andrzej Dudak Poloniako alderdi ultrakontserbadoreko buruak irabazi ditu berriro ere Poloniako presidentziarako hauteskundeak

2020-07-13
Andrzej Dudak Poloniako alderdi ultrakontserbadoreko buruak irabazi ditu berriro ere Poloniako presidentziarako hauteskundeak. Ia botoen %100 zenbatuta, kontserbadoreek bozken %51,2 inguru jaso dute. Hala ere, Poloniako aro demokratikoko hauteskunderik estuenak izan dira, Rafal Trazskowski liberalak botoen %48a jaso baitu, Polonia Europara gerturatzeko politikak eskainiz. Trzaskowski oposizioko Alderdi Zibikoaren burua da, baita Varsoviako alkatea ere.
HBZko PPko kide batek onartu du muga urratu dutela eta erreformak eskatu ditu botoa bermatzeko

2020-07-13
Izurri baten erdian ospatu ziren igandean hauteskundeak Euskal Autonomia Erkidegoan eta Galizian. Bi lurraldeetan hainbat eta hainbat herritarrei bozkatzera irtetea galarazita. Hala, hauteskunde batzordeen babesa jaso duten eta milaka pertsona bozkatu gabe utzi dituzten gobernuen erabakiek polemika piztu dute. Horren aurrean, Hauteskunde-Batzorde Zentraleko (HBZ) PP alderdiko kide batek botoa bermatzeko erreformak eskatu ditu.
Martxelo Otamendi (Berria): "Gehiengoak osatzeko hiru aukeretan, erreala den bakarra EAJ eta PSE-EEren artekoa da"

2020-07-13
Abstentzioak erabat baldintzaturiko hauteskundeak izan dira atzoko Eusko Legebiltzarrerako bozkak. Bozkatzera deitutako herritarren %53ak soilik eman du botoa eta hori ia 50.000 boto galdu dituen EAJren kalterako izan dela uste du Martxelo Otamendi Berriako zuzendariak eta gehien bat VOXen onurarako. Gehiengoak osatzeko hiru aukera daude Legebiltzar berrian: EH Bilduk, PSE eta Podemosekin osatutakoa; EAJ eta EH Bildu-ren artekoa; eta EAJ eta PSE-ren artekoa. Horien artean erreala den bakarra Otamendiren ustez, azkenekoa da.
Adur Ezenarro (Ordiziako alkatea): "Herritarrek norbaitek babestuko zutenaren mezu bat jaso behar zuten, eta nik uste dut jaso zutela"

2020-07-13
Ordiziako alkateak Adur Ezenarrok, bozka egunaren ondorenean, herritarrentzako esker on hitzak izan ditu, hauteskundeetan EH Bildurengan eta covid19 kasuen gorakadan udalarengan jarritako konfidantzagatik. Gaitzean positibo eman duten herritarrei bozka eskubidea kendu zaiela gogoratu du eta gertatutakoa hausnarketarako erabil dadin nahi du Ezenarrok.
Mahai gainean daude datorren parlamentuari begirako lehen ondorioak

2020-07-13
EAJk eta PSE-EEk, gehiengo osoa lortu dute. Azken legealdian elkarrekin aritu dira Eusko Jaurlaritzan, baina ez dute gehiengo osorik izan legebiltzarrean, gutxigatik: 38 eserlekuan dago gehiengoa, eta 37 zeuzkaten. Emaitzak kontuan hartuta, datorren legealdian, gehiengoa izango dute: 41 ordezkari. Igoera horren oinarrian jeltzaleen igoera dago. PSE-EEk ez du igoera adierazgarririk izan: hamar ordezkari lortu ditu, 2016an baino bat gehiago.
Inaxi Etxabe bertsolaria hil da 87 urterekin

2020-07-13
Lehenengo emakume bertsolarietako bat izan zen, gizonezkoa zen esparruan zirrikitua irekiz. Bertso sortekin hainbat sari eskuratutakoa da Inaxi Etxabe, eta Basarri bertsolari ezagunari erantzun izanagatik eman zen aditzera. Basarrik 'Aitonaren malkoak' izeneko bertso sorta argitaratu zuen 1955ean Anaitasuna aldizkarian, eta, bertan, bere ustez emakumeek gaizki egiten zituztenak aletzen zituen. Ez zitzaizkion bertsoak gustatu Inaxi Etxaberi, eta erantzun egin zion beste bertso sorta batekin, gizonezkoek gaizki egiten zituztenak kontatuz. Orain dela bost agertu zen, berriro ere, komunikabideetan eta oholtza gainean, Beñat Gaztelumendiri txapela jarri zionean Gipuzkoako finalean. Belaunaldi berrienetara iritsi da haren irudia eta haren eredua.
 
bannerra

bannerra