Skip to main content

Bilbo

Euskal Herriko sistema finantzario publikoaren aldeko giza katea egin dute gaur

2014-05-06

Eragile sozial eta sindikatu ezberdinek euskal erakunde publikoei, alderdi politikoei, gobernuei, legebiltzarrei, foru aldundiei eta udalei sistema finantzario publiko baten alde erabaki politiko eta legegileak har ditzaten eskatu diete. Horretarako Bilboko udaletxetik Kutxabanken egoitzaraino giza katea egin dute.

Bizkaiko metalgintzako langileek protestak areagotu dituzte

2014-02-25

LAB sindikatuko Bizkaiko metalgintzako delegatuek mobilizazioa egin dute FVEM Bizkaiko metalgintzako patronalaren aurrean. Patronalaren jarrera arduragabea eta hipokrita dela salatzea izan da gaurko protestaren helburuetako bat. Alberto Gabitu, metalgintzako arduradunak, FVEM patronalak ez duela lan erreformaren kontra egingo duen hitzarmen duina sinatu nahi salatu du.

INCOESAko langileek era aktiboan parte hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

2014-01-20

Incoesako langileek 238. eguna bete dute gaur greba mugagabean, enpresak ekoizpena deslokalizatu eta langileak Soria eta Extremadurara lekualdatzeko hartu zuen erabakiaren kontra. Bai enpresari zein konkurtsoko administratzaileari Bediako lan zentroa mantentzeko exijitu die langileek, hau bideragarria dela argudiatu ondoren. Halaber, Eusko Jaurlaritzari gatazkaren konponbidearen gakoa izatera pasatzeko eskatu die

Iñigo Lamarca: "Torturaren gaian pauso txikiak eman dira, pauso inportanteenak falta dira"

2013-12-09

Gurean Gaur saioko elkarrizketa atalean, Iñigo Lamarca Arartekoa izan dugu. Askotariko gaiez hitz egin dugu berarekin, eta tartean, Cabacas auzia eta Herritarren Segurtasunerako legearen aldaketa izan ditugu hizpide.

Arantza Aurrekoetxea: "Data zehatzik ez bada ere, Euskal hezkuntza legea egingo da"

2013-10-03

Gurean Gaur saioko elkarrizketa atalean, Arantza Aurrekoetxea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuordea izan dugu. Euskal Hezkuntza legea noizko egingo duten jakin nahi izan dugu.

Zinegoak

2012-01-27
 
bannerra

bannerra