Skip to main content

Bilbo

Bilboko Aste Nagusia | Abuztuak 25: txupineren bilkura

2016-08-25

Seigarren egunean, txupinerei bisita egin diegu urteroko bilkuran eta sukaldaritza lehiaketara ere hurbildu gara, bizkaitar erara prestatutako bakailaoa dastatzera. Arratsaldean, Hau Pittu Hau konpartsaren txosnan egon gara, Euskara sariaren banaketan. Arriaga parean ikurriñari omenaldia egin diote konpartsek aurreskua dantzatuz.

Areatzako txipiroi lehiaketa gozatuz

2016-08-24

Urtero legez, txipiroi txapelketa izan da Areatzan.

Emakumeak oholtza gainean

2016-08-24

Urtero legez, emakumeen presentzia oholtzetan aldarrikatzeko asmoz, hiru emakume bertsolari igo ziren Mamikiko eszenatokira: Onintza Enbeita, Jone Uria eta Oihane Perea.

Zirkua Basurtuko Ospitalean

2016-08-24

Zirkua Basurtoko ospitalera hurbildu da Marijaia, Txupinera eta Pregoilariarekin batera bertan dauden ume zein adin guztietako pertsonak alaitzeko asmoz.

Bilboko Aste Nagusia | Abuztuak 24: txupineraren esperientzia

2016-08-24

Bosgarren egunean, emakumeen presentzia oholtzetan aldarrikatzeko asmoz Mamiki konpartsak antolatzen duen "Emakumeak oholtzara" ekimenaren bertso saioan izan gara. Bestalde, Basurtuko ospitaleko umeei Aste Nagusia hurbiltzera joan gara eta txipiroi lehiaketan izan gara. Azkenik, Giséle Felli, Komantxekide eta txupinenarekin hitz egin dugu.

Marraztu atsedenik gabe

2016-08-23

"Dibuja todo el rato sin parar" Bilbon astelehenero elkartzen den marrazkilari talde baten ekimena da. Aurten Bilboko konpartsek Aste Nagusira ere ekarri nahi izan dute. 30 lagun inguru paper zuria eta margoak eskuan, Areatzan ikusten dutena marrazten ibili dira.

 
bannerra

bannerra