Skip to main content
bannerra

Bilbo

Deustuko Salestarren hogeita bat ikaslek 1975 eta 1990 urteen artean jasandako sexu abusuak salatu dituzte

2019-02-08
'Don Txemi' ezizenez ezagututako Deustuko salestarren irakasle ohiak egin omen zituen erasoak 70ko eta 80 hamarkaden artean. Lehenengo zortzi salaketen ostean, egun gutxitan hogeita batera heldu da kopurua eta litekeena da horiek baino gehiago ere agertzea. Ikastetxeak agiri bidez adierazi du 1989an bi kasuren berri izan zuela eta orduko erantzuna ez nahikoa izan zela onartu dute.
MUSIKA-MÚSICA-ren 18. edizioak Londres eta New York izango ditu ardatz

2019-02-08
Bilakaera kronologikoa amaituta, aurten hirietara begira jarri da Musika-Música; New York eta Londresera zehazaki. 18. edizio honetan, Holst, Elgar, Britten, Gershwin, Copland, Barber edo Bernsteinen konposizioak izango dira aurtengo protagonistetako batzuk, eta guztira 1.500 musikarik baino gehiagok hartuko dute parte. Gainera, musikarekin batera, beste disziplina artistiko batuzk uztartuko dira, zinema, antzerkia eta literatura adibidez. Otsailaren 28an hasi, eta martxoaren 3ra arte luzatuko da musika klasikoa Bilbora ekarriko duen Musika-Música jaialdiak.
"Sardinita disfrazada" gailendu da Bilboko aratusteetako kartel lehiaketan

2019-02-08
José Ángel Ligero Martizenea izan da garailea 83 artisten artean. Parte hartzea zabala izan da edozein herritarrentzat. Murtzia, Aragoi edo Tenerifetik, besteak beste, aukerak bidali diren arren gehienak bertakoak izan dira. 2017an ere pertsona berdinak irabazi zuen lehiaketa eta 4 ediziotan izan da finalista. Ikuspegi ezberdinak ikusi dira karteletan, artista bakoitzak Bilboko inauteriak beraientzat zer diren irudikatu du. Diseinu kopurua iazkoaren bikoitza izan da.
Nola irudikatzen zen 2019 urtea duela 37 urte?

2019-02-07
2019an kokatu zuen Riddley Scott zuzendariak Blade Runner filma 1982an. Orduan etorkizuna zena hemen da dagoeneko eta Mikel Abadia zientzialariarekin elkartu gara Scott-ek zenbateraino asmatu zuen jakiteko asmoz. Bestetik, 40 Minutu Rock jaialdiaren bosgarren edizioaren inguruan egin dugu berba Haritz Petralanda antolakuntzako kidearekin.
Ikastolen elkarteak atzerriko jatorria duten ikasleen eskolaratzearen inguruko proposamena egin du

2019-02-07
Eragile ezberdinei aurkeztu die proposamena eta adierazi dute irekita daudela hauen ekarpenetarako. Lanketak barrura eta administrazioari begirakoak egin dituzte. Eskolaratze Batzordearen funtzionamenduan irizpideak aldatzea ezinbestekoa dela azaldu dute. Izan ere, Euskal Herriko ikastetxeen argazkia aldatzen ari da. Adierazi dute, eskolaratzea gero eta modu orekatuagoan egin arren puntu beltzak badaudela. Araban adibidez, ikasleen %90a ikastetxe publikora bideratzen dira, horretatik gehienak ikastetxe berdinetara. Horren arduradunez mintzatu dira prentsaurrekoan.
Sindikatuen gehiengoak babestu du martxoaren 8ko greba

2019-02-06
ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE, Hiru, CGT eta CNTk deia egin die emakumeei 24 orduko greba feministan parte hartzeko. Honela, Mugimendu feministak egindako hitzordura batu dira sindikatuak. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk planto egiteko eskatu die etxeko langile diren edo lantokietan dauden emakumeei eta kalera irtetzeko eskatu. Adierazi du kontzientziazio egun bat dela, borroka ideologikoaren eguna eta gizarteaz hausnartzekoa. Gainera, gizonezkoen papera azpimarratu dute prentsaurrekoan, emakumea kalean egon dadin beharrezkoa da beraiek ere inplikatzea.
 
bannerra

bannerra