Skip to main content

Bilbo

Agus Hernan: "Euren birgizarteratzean laguntzeko, preso guztientzat baliagarren den euskal bidea osatu behar dugu"

2020-01-16
Foro Sozialeko kide Agus Hernanek "interesgarritzat" jo du Jonan Fernandezek Eusko Jaurlaritzaren izenean presoen hurbiltzearen inguruan egindako proposamena. Horrekin batera, Beñat Zarrabeitia lankidearekin izandako elkarrizketan, aurrera begira "korapilo nagusitzat, biktimen eskubideak, memoria inklusiboa eta espetxeratuen auzia" azpimarratu ditu. Horrekin batera, Foro Sozialak presoen birgizarteratzea ahalbidetzeko proposatutako "euskal bidearen" gakoak plazaratu ditu.
"Ikimilikiliklik" antzezlana, Udane Juaristi eta Maite Mutuberria

2020-01-16
Arteak hartuko du lekurik garrantzitsuena gaurko saioan. Maite Mutuberria ilustratzailearekin izan gara "Joemak eta polasak" lanaz hitz egiten, non Iñigo Astizen poesia marrazki bilakatu duen. Bestetik, Udane Juaristi artista azkoitiarraren mural bat sartu du StreetArt360 atariak 2019ko 100 onenen artean. Albisteak ezustean harrapatu zuen Juaristi eta ez zuen espero hartu duen oihartzuna. Lana Oviedoko Parees jaialdirako gauzatu zuen irailean. Antzerkiak ere lekua tokia izan du. Marie de Jongh konpainiaren "Ikimilikiliklik" antzezlana aurkeztu dute. Arriaga Antzokian estreinatuko da urtarrilaren 21 eta 22an, ostean Euskal Herrian zehar bira abiatzeko. Lehen aldia da konpainiak testua erabiltzen duela.
Lan prekarietatea salatzeko protesta egin dute Ernaiko kideek Bilbon

2020-01-16
Urtea hasi denetik 6 langile hil dira dagoeneko. Horrez gain kalean bizi diren bi pertsona hil egin dira. Horren aurrean, protesta egin dute Ernaiko kideek Bilboko Kale Nagusian.
'Mirando al futuro' Bizkaiko adinekoen zaintzaren inguruko lana kalean da

2020-01-16
Liburu honek 2018ko urtarrilean Hika Ateneoan, Bilbon, burututako adinekoen zaintzaren inguruko jardunaldietako hitzaldiak biltzen ditu. Hala, argitalpenaren helburua, pertsona nagusien beharrak ikuspuntu ezberdinetatik aztertzea eta eztabaida mahaigaineratzea da.
Washingtonek eta Pekinek merkataritza itunaren lehen fasea sinatu dute

2020-01-16
Negoziazio aldi gogor baten ostean, sinatu dute haien arteko merkataritza gerra geldiarazteko akordioaren "lehen fasea". Dena den, bi herrialdeen arteko konpromisoak mugatuak dira: izan ere, hitz egiten hasi aurretik arazo zirenetako asko konpondu gabe utzi baitituzte. Oro har, Txinak gehiago irekiko dizkie bere merkatuak AEBetako produktuei eta honek AEBen KPIaren %0,3 inguruko hazkundea ekarriko luke. Trukean, AEBek erdira, %7,5era, murriztuko dituzte Txinako produktuei ezarritako muga zerga batzuk
 
bannerra

bannerra