Skip to main content

Bilbo

Batasun sindikala “apurtzen” saiatzea egotzi diote sindikatuek Kristau Eskolari

2019-05-08
Itunpeko ikastetxeetan nagusi den patronalak, bestalde, esan du baduela negoziatzeko borondatea baina sindikatuen eskariek 'marko arautzailea' gainditzen dutela. Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte ekimeneko itunpeko hezkuntzan ikasturteko 23. greba eguna izan dute asteazken honetan, Bilboko Udaltzaingoaren arabera, 3.500 pertsona batu dira manifestazioan. Oraindik, baina, urrun daude bi aldeak Adierazpenak egin ditu Miren Zubizarreta ELAko ordezkariak. Lan-hitzarmena 10 urtez berritu gabe izan ostean, erosteko ahalmena berreskuratzea, DBHko irakasleen soldatak hobetzea eta behin-behineko langileen lan-baldintzak hobetzea eskatu dute. Mikel Ormazabal Kristau Eskolako zuzendari nagusiak ohar batean azaldu duenez, alde guztien asmoa da ikasleei eta horien familiei ahalik eta zerbitzu onena eskaintzea eta, hori dela eta, gatazka ikasgeletara ez lekualdatzea defendatu izan du. Gaurko eta biharko grebak ikasturteko azkenak dira.
Basque Team Fundazioak eta UNICEFek kolaborazio hitzarmena sinatu dute

2019-05-08
kolaborazio hitzarmena sinatu dute kirolaren balioak haurtzaroan eta nerabezaroan zabaltzeko. UNIFECeko Euskadiko Batzordeak Basque Teamekin batera ekintzak antolatzeko konpromisoa hartu du, balioak sustatzeko eta hiritartasun global bat eraikitzeko kirolak duen garrantzia zabaltzeko asmoarekin. Basque Teamek nazioarteko txapelketetan parte hartzea bultzatzeko goi mailako euskal kirolariei baliabideak eskaintzea du helburu eta haurtzarotik lantzen hasi beharra dagoela azpimarratu du. Gobernuz Kanpoko Erakundeak interesa dauka kirolarekin lotuta Basque Teamek sustatzen dituen balioak zabaltzeko eta sostengatzeko, aniztasuna, genero berdintasuna edo taldeko lana besteak beste. Urtero automatikoki berrituko da hitzarmena, garaipen iraunkorreko 17 helburuak aintzat hartuta itxi dutena.
Caja Rural eta Euskadi Murias La Vueltan lehiatzeko gonbita jaso dute

2019-05-07
Abuztuaren 24an Torreviejan abiatuko den lasterketak, Burgos BH eta Cofidis gonbidatu ditu baita. Caja Rural-ek eta Euskadi Murias-ek ilusioz jaso dute albistea eta biek ala biek maila altua eskaintzea espero dute. Gogoratu, aurten ere, Espainiako Itzuliak Euskal Herria zeharkatuko duela. Batetik, Donapaleu eta Urdazubi lotuko dituen etapan eta bestetik Los Arcos-eko zirkuitoa eta Bilbo arteko ibilbidea eginez.
Markel Susaetak ez du Athletic-en jarraituko

2019-05-07
Eibartarrak 22 urte eman ditu Lezaman, horietariko 10 zuri-gorrien lehen taldean eta guztira 506 partida jokatu eta 56 gol sartu ditu. Hala klubak, agiri hotz eta berantiar baten bidez agurtu du, Susaetak ez du Ibaiganeren berririk izan hilabeteetan zehar eta, ondorioz, azken orduan jasotako eskaintza errefusatzea erabaki du.
Supersur handitzearen aurkako jaia egingo dute maiatzaren 11n

2019-05-07
Supersur Handitzeari Ez plataformak agerraldi berria egin du gaur bilbon, autobidea eraikitzeak suposatuko dituen ondorioak salatzeko eta Bolintxu araneko desagerpena berriro ere mahaian jartzeko. Honekin batera, larunbatean kontzientziazio jaia egingo dutela aurreratu dute. Bertan, Bolintxutik ibilaldia ez ezik, bertsolariak, herri bazkaria, giza katea eta kontzertuak egingo dituzte, besteak beste.
Kirol indarkeriaren aurkako telefonoa jarri du martxan WATS Team-ek

2019-05-07
Startup euskaldunak Euskaltelekin batera abiatu du proiektua. 688 655 099 zenbakira deituta salatu ahal izango dute biktimek eta lekukoek erasoak eta 24 orduko epean erantzuna jasoko du erabiltzaileak. Aditu talde batek indarkeria mota identifikatu eta dagokion protokoloa jarriko du martxan epe horretan.
 
bannerra

bannerra