Skip to main content
bannerra

Bilbo

"Metamorfosia" lan klasikoaren irakurketa jarraitua

2016-06-09

Urtero moduan, Arriaga antzokian egin dute Klasikoen IX. irakurraldi jarraitua. Aurtengoan, Franz Kafkaren "Metamorfosia" obrak hartu du protagonismoa. 400 irakurletik gora igaro dira egun osoan zehar Arriaga antzokitik, bakoitzak bere pasartea eskuan zuela.

"Etxekoak" antzezlanaren azken emanaldia

2016-06-09

Bilboko Kafe Antzokian eskaini zuten "Etxekoak" antzezlanaren azken emanaldia, eta obrak izan duen arrakastaz eta azken emanaldiaren aurretiko sentimenduez aritu gara hizketan zuzendari eta aktoreekin.

ArteKale | Bizkaiko Bertsolari Txapelketa protagonista

2016-06-09

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaz aritu gara kultur solasaldian. Maddi Ibaibarriaga komunikazio arduraduna, Beñat Pereira bertsolaria eta Amaia Ugalde gai jartzailea izan ditugu solaskide. Bestalde, “Etxekoak” antzezlanaren azken emanaldiaren kronika eskaini dugu, eta Kafkaren “Metamorfosia” obraren irakurketa jarraituaren berri ere eman dugu. Noski, asteburuko kultura agenda errepasatu dugu.

ArteKale | ACT antzerki jaialdia protagonista

2016-06-03

Kultur solasaldian, ACT antzerki jaialdia izan dugu hizpide Olatz Gorrotxategirekin eta Ismael Pereira "Latza" ikuskizuneko aktorearekin. Erreportajeen tartean, Peru Magdalena idazleak argitaratutako "Argia" poesia liburuaren aurkezpena berreskuratu, "Gu ere bertsotan" proiektuaren berri izan, eta  "Abesti bat gutxiago" disko-liburuan barneratu gara. Azkenik, asteburuko kultura agenda errepasatu dugu.

ACT antzerki jaialdiaz kultur solasaldian

2016-06-02

Olatz Gorrotxategi ACT antzerki jaialdiko prentsa arduraduna eta Ismael Pereira "Latza" antzezlaneko aktorea izan ditugu ArteKale saioko kultur solasaldian. Antzerki jaialdiaren aurteko ekiltadiaz eta beste aritu gara beraiekin.

"Abesti bat gutxiago", egokitzapenak propio eginez

2016-06-02

Lou Topet talde zarauztarrak eta Harkaitz Canok elkarlanean egindako azken lana da "Abesti bat gutxiago". Disko-liburuak, hamar musikari estatubatuarren kantu moldaketak biltzen ditu. Rafa Ruedaren laguntza ere izan dute konposizioak egokitzerako orduan.

 
bannerra

bannerra