Skip to main content

Bilbo

Real Madrilen aurka jokatuko du Bilbao Basketek ACB Kopan

2020-01-13
Bartzelonan behar zuten garaipena lortu ondoren ACB Kopa jokatzeko txartela lortu dute Beltzezko Gizonek. Real Madril izango da lehenengo aurkaria, otsailaren 13an.
Inaxio Oiartzabal (Sare): "Ikusi behar da Sanchezen gobernuak borondaterik duen [presoen aferan] aurrera egiteko"

2020-01-13
Bilboko manifestazioaren balorazioa egin du Sarek, eta Madrilen ordezkaritza duten alderdiekin, bilera saioa egingo du duela bi urte bezala. Eskatuko diete giza eskubideak “ahaztutako zerbait ez izateko” jarrerak har ditzaten, eta gai hori euren agendetan sartzeko.
80.000 pertsonak Espainiako eta Frantziako gobernuei exijitu diete espetxe politika aldatzeko

2020-01-13
Bilbon, Rosa Rodero eta Axun Lasak irakurri dute amaierako mezua, ETAren eta GALen biktimak, hurrenez hurren. Aldarrikapen politikoez baino giza eskubideez hitz egiteko beharra azpimarratu dute. Mobilizazioaren biharramunean, Bilboko manifestazioaren balorazioa egin du Sarek, eta Madrilen ordezkaritza duten alderdiekin, bilera saioa egingo du duela bi urte bezala. Bestalde, Baionan, deitzaileen arabera, 10.000 lagun bildu dira, Frantziako Gobernuari euskal presoen gaian urratsak egitea eskatzeko. Salatu dute terrorismoaren kontrako Frantziaren jarrera "bakearen kontrakoa" dela.
80.000 pertsonek espetxe politika aldatzeko eskatu dute Bilbon eta Baionan

2020-01-11
Sarek eta Bakegileen deiari erantzunez, 70.000 pertsonek egin dute bat Sarek egindako deialdiarekin, eta 10.000 pertsonek Baionan.
Ana Vizan: "Azkena etxean izan arte borrokatuko dugu"

2020-01-11
242 presoen senideentzat egun berezia izaten da gaur; ez dituzte beren senideak bisitatzen Bilbon eta Baionako kaleetan egoteko. Ana Vizan presoaren senidearekin hitz egin dugu.
Karlos Albas (Mirentxin gidaria): "Presoen senideak ez ditugu inoiz bakarrik utziko"

2020-01-11
Mirentxin gidariak izaten dira gaurko mobilizazioetako protagonistetako bat. Karlos Albas da horietako bat, eta berarekin hitz egin dugu gaur: "Gure presoak kalean nahi ditugu; bitartean argi dugu inoiz ez ditugula bakarrik utziko presoen senideak", adierazi du.
 
bannerra

bannerra