Skip to main content
bannerra

Bilbo

Trumpen muga-zerga berriek eragina edukiko lukete Euskal Herriko nekazaritzan

2019-10-07
Indarrean sartzekotan Donald Trump Estatu Batuetako presidenteak iragarritako arantzelak eragin zuzena izango lukete Euskal Herriko nekazariengan. %25eko muga-zerga ezarriko zaio urriaren 18tik aurrera AEBtan sartzen den Euskal Herriko ardoari, besteak beste, eta herrialde horretara bideratu ziren 2018an sektorearen esportazioen %14a. Luis Planas Espainiako nekazaritza ministroak bilera egin du Autonomia Erkidegoetako ordezkariekin gaur eta sektorekoekin bilduko da bihar. Aurreratu dutenez, erantzun bateratua emango diote arazoari Europan zein Estatuan.
Alderdi Sozialistak irabazi ditu hauteskundeak Portugalen

2019-10-07
Antonio Costa Portugaleko lehen ministro izaten jarraituko du. Abstentzio altuko hauteskundeetan Alderdi Sozialistak bere abantaila handitzea lortu du, gehiengo osotik hamar eserlekutara geratuz. Beraz, sozialisten politikek herritarren babesa jaso dute eta beste lau urtez gobernuan egongo dira.
Belaunaldien arteko elkarlana sustatuko dutela adierazi dute pentsiodunek

2019-10-07
Pentsiodunek 91 astelehen daramatzate jada Bilboko udaletxean eguerdiko elkarretaratzea egiten. Azaroaren 10eko hauteskundeei begira dago kolektiboa. Alderdi nagusien jarrera orain arteko berdintsua izango dela uste dute eta emaitzak ere antzeakoak espero dituzte, beraz, argi dute borrokan jarraitu beharko dutela. Gainera, borroka horretan langile prekario, gazte zein emakumeen indar batuketa bilatuko dutela adierazi dute.
Zero Zabor Bizkaia plataformak lurraldeko hondakinen kudeaketa "eraginkorra" eskatu du ISWA kongresuaren aurrean

2019-10-07
Hondakinen kudeaketa integral eta jasangarrien joera berriak aztertzeko 1.200 pertsona batuko dira Nazioarteko ISWA kongresuan Bilboko Euskalduna Jauregian. Horren aurrean, Zero Zabor Bizkaia Plataforma osatzen duten 40 erakundeek lurraldeko zaborra kudeatzeko sistema eraginkorra eskatu dute. Esan dute, Europak dituen helburuetatik urruntzen dela eta ekonomia zirkularraren kontrakoa dela.
"Biktima guztiei" barkamena eskatu diete hainbat GKEetako ordezkariek

2019-10-07
Foro Sozial Iraunkorrak deituta, gobernuz kanpoko hainbat erakundek "adierazpen autokritikoa" egin dute, indarkeriaren inguruan iraganean izandako beren jarrera dela eta. Horrela, barkamena eskatu diete ETAren biktimei eta estatuaren indarkeriaren biktimei, “egoerak eskatzen zuen bezala” jokatu ez izana onartuz.
Lehenbiziko Eusko Jaurlaritza 1936ko urriaren 7an eratu zen

2019-10-07
Lehenengo Eusko Jaurlaritza eratu zeneko 83. urteurrena da gaur. Geroztik, 21 legealdi eta 8 lehendakari izan dira, Gerra Zibila, erbestealdia eta frankismoa tarteko.
 
bannerra

bannerra