Skip to main content

bilbo

Amaiurreko diputatu eta senatariek iragarri dute ez dutela parte hartuko Felipe VI.a koroatzeko ekitaldietan

2014-06-18

Amaiurreko diputatu eta senatariek Felipe VI.a Espainiako errege aldarrikatu eta koroatzeko ekitaldietan ez dutela parte hartuko iragarri dute. Biharko koroazioa operazio estetikoa izango da Amaiurren ustez.

Euskal preso politikoen abokatuek larritzat jo dute Garak iragarritako haien aurkako operazioa

2014-06-18

Euskal preso politikoen abokatuek oso larritzat jo dute atzo Gara egunkariak haien aurka iragarritako polizia operazioa. Abokatuen ustez, euren lana indargabetzearekin batera, polizia-etxe, auzitegi eta espetxeetan egiten diren eskubide urraketen lekukoak paretik kentzea dute helburu operazioarekin. Aitziber Baglieto eta Alfonso Zenonen ustez elementu ezberdinak daude horrelako operazio baten atzean.

Euskal preso politikoak hurbiltzeko eskariak baztertu egin dituzte

2014-06-10

Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kideek ekainarekin amaituko dute Euskal Herrira ekartzeko eskaerak aurkezten. Gehienek, 500 bat presok, egin dituzte dagoeneko eskaerak. 20 ezezko jaso dituzte jada, eta guztiek argudio bera erabiltzen dute, Alfontso Zenon eta Maritxu Paulus abokatuek jakinarazi dutenez.

Etxe barruan ematen diren indarkeria kasuak %17,6 igo dira Hego Euskal Herrian

2014-05-14

Etxe barruan ematen diren indarkeria kasuak %17,6 igo dira Hego Euskal Herrian. Genero indarkeriari lotutako kasuak, berriz, %13,8 jeitsi dira, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen datuen arabera. Lan istripuen inguruko 106 auzitegiko peritu azterlan egin ziren 2013an, aurreko urtearekin alderatuta nabarmen gehiago. Dena den, joera beherakoa omen da. Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen 2013ko memoriatik atera daitezkeen datuak dira hauek.

Bi pertsona atxilotu dituzte foro ekonomikoaren kontrako mobilizazioetan

2014-03-03

Foro Ekonomikoaren aurkako mobilizazioak izan dira gaur Bilbon. 10:00etan Jesusen Bihotzetik atera da lehen zutabea eta, bestea, Arriaga plazatik. Liskarrak sortu dira manifestari eta ertzainen artean. Hainbat edukiontzi erre dituzte, eta gutxienez bi pertsona atxilotu.

Munduko ekonomiaren ordezkariak Bilbon dira

2014-03-03

Troikaren mezu positibo gehienak norabide beretik joan dira. Atzeraldia amaitu arren, gerrikoa estutzen jarraitu beharra dagoela esan dute ordezkariek. Goizeko 9:30ak aldera hasi da Foro Ekonomikoa. Ordu horretan egin die harrera Urkullu Lehendakariak Espainiako Erregeari, Chistine Lagarde NDFko presidenteari eta Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroari, besteak beste. Urkulluk adirerazi du erreskateen ostean finantza entitateak gizartearekin zorretan daudela. Bitartean, Gune Plataformak deituta, protestak izan dira Bilboko kaleetan.

 

 
bannerra