Skip to main content

bilbo

Bilboko aste nagusian ere pentsio duinen aldarrikapena

2018-08-20

Bilboko aste nagusian pentsio duinen aldeko manifestasioa burutu da. Horretaz gain patata saltsa berde lehiaketa, igel txapelketa, dantza egiteko aukera egon da txozna gunean, arobitoia eta afro dantzaren eskutik.

Bilbao Dendak, HemenGO SHOPPING ekimena jarri du martxan, bertako merkataritza bultzatzeko

2018-07-18

Bilbao Dendak, Bilboko Udala eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, HemenGO SHOPPING ekimena jarri du martxan, bertako merkataritza bultzatzeko proiektua. Irailaren 22ra arte, Bilboko hainbat komertzio barrutik ezagutzeko aukera izango dute erabiltzaileek ibilbide gidatuetan. Horretarako, hiru ibilbide programatu dituzte: “Gourmet” ibilbidea, “Moda” ibilbidea eta “Euskal” ibilbidea. Gainera, “Local is better” lemapean, bertako merkataritza-gidak zabaldu dira Bilboko dendak bisitari eta bilbotarren artean hiriko komertzioak ezagutzera emateko.

Migrante eta errefuxiatuen eskubideen alde, Mugak Zabalduz karabanak Italiarako bidea hartu du

2018-07-13

Italiako gobernuak, Matteo Salvini barne ministroaren ekinbidez, migrante, errefuxiatu edo gutxiengoen aurka darabilen jarrera xenofonoa salatzeko asmoz, ehunka lagunek bat egin dute Mugak Zabalduz karabanarekin. Euskal Herrian, gaur bertan abiatu dira. Horiek horrela, Bilbotik 130 lagun atera dira, gehienak emakumezkoak. Mediterraneo itsasoan bizi den egoera lazgarria bertatik bertara ezagutu eta Sizilia bezalako guneetan, laguntza eman nahi dute. Italia zein beste herrietatako esperientzietatik ikasi, hango mugimenduekin zubiak eraiki eta Euskal Herrian baliagarriak izan daitezkeen neurriak eta bitartekoak ezagutzeko aukera izango dute. Dena, migrante zein errefuxiatuen bizi baldintzak hobetu eta euren eskubideak errespetatuak izan daitezen.

Bilboko aste nagusiko pregoilaria Zorion Egilor eta txupinera Saioa Dominguez izendatu dituzte

2018-07-11

Jai batzorde mistoko kideak aurtengo pregolairia Zorion Egilor aktore mundakarra  izendatu dute,  1977 jai herrikoien aldeko lehehengo pasacallesa bultzatzailetariko bat izan zen, ekimen hau izan zen  bideratu zuena udan lehenengo aste nagusia ospatzera.

Bilboko konpartzek berriz,  Aixebrriko kidea den Saioa Dominguez izendatu dute txupinera moduan, 18 urte daramatza konpartsako kide izaten, Biokimikan doktoratua, minbizia ikertzen lan egiten du.

1977 udan lehehengo aste nagusia ospatu zen  arren, gaur egun ezagutzen dugun aste nagusia ez litzateke berdina izango .  Tintigorri, Bizizaleak, Hontzak, Txomin Barullo, Moskotarrak, Pinpilinpauxa eta Uribarri konpartsa gabe, aurten zazpi konpartsek  40 urte betetzen dute.

FSB2018: Bilboko Ingeneritza Eskolako auto berria Ingalaterran eta Katalunian lehiatuko da

2018-07-10

Bilboko, Ingeniaritza Eskola hamargarren aldiz lehiatuko da Silverstone nazioarteko lehiaketan. Munduko beste hainbat unibertsitaterekin batera, berrikuntza eta talentua sustatzen dituen ekimen baten barruan.

Silverstone  lehiaketari begira, helburua da, batetik, lehenengohogei sailkatuen artean sailkatzea eta, bestetik, Bussiness Case proban lortu zen lehenengo postuari eustea. Berau,  ikasleek garatu duten eta proiekzio komertzial handiena duen auto prototipoa izango delako.

Bartzelonako Montmelon, aldiz  helburua Estatu mailako talderik onena izatea da. 2014, 2015 eta 2016an espainiar Estatu mailako lehenengo taldearen saria jaso zuten Bilboko Ingenieritza Eskolak, baita ibilgailurik efizienteenarena saria ere. 


Autoa uztailaren 11tik 15era Inglaterrako Silverstonen eta abuztuaren 23tik 26ra  Kataluniako Montmelon munduko hainbat unibertsitatek egindako beste auto askorekin lehiatuko da.
 

Maiatzaren 21ean istripu batean larri zauritu zen EHUko langilea zendu da

2018-07-10

Maiatzaren 21ean istripu batean larri zauritu zen EHUko langilea zendu da. Bilboko Ingeniaritzan Eskolako larrialdietarako irteera baten eskaileretatik erori eta koman geratu zen emakumea. Hilabete eta erdi geroago, joan den ostiralean, hil zen. LAB, Steilas, CC.OO., UGT eta ELA sindikatuek paroak eta elkarretaratzeak deitu dituzte Bilbon, Leioan, Gasteizen eta Donostian. Bilboko kontzentrazioan EHUk neurriak hartu ez izana salatu du Gabi Elkoroaristizabal LAB-eko ordazkariak.

 
bannerra