Skip to main content

bilbo

40 urte betetzen dira Bilbon lehenengoz sexu askapenerako manifestazioa egin zenetik

2018-06-26

1978. urtean Bilboko lehenego sexu askapenaren manifestazioa burutu zen, 40 urte pasa dira eta horregatik aurten  atzera begira jarri da E28 koordinadora, emakume guztien papera ikusi haraziz  , urte hauetan egindako lana eskertzeko.

Emakume, trans, lesbiana eta bisexuales ari dira hitzegiten, aurrerapen garrantzitzu eta nabariak lortu harren,  ezin dute ahaztu  gaur egun eremu instituzionalean, familiartekoan, interpertsonaletan eta baita espazio feminista askoren barruan eta LGTB+ mugimenduan pairatzen duten Lesbofobia, bifoia eta trasmisognia  indarkeria bortitza

Munduko arrozak, anistazuna eta bizikidetzaren jaialdia

2018-06-20

3600 pertsona baino gehiago batuko dira larunbatean Munduko Arrozen jaialdian. Anistazunean eta bizikidetzan oinarritzen den ospakizun honek, auzoko talde desberdiei esker musikaz, dantzaz eta aldarrikapenez beteko da San frantzisko auzoa.

Arroza mundu osoan sukaldatzen den jakia da, ta aitzaki horrekin San Frantzisko auzora bizitzera etorritako migrante guztiek beraien herrialdean egiten den moduan sukaldatuko dute arroza.

Haurren kontrako indarkeriariaren aurkako manifestazioa, ekainaren 23an, Algortan

2018-06-06

Salatzen diren sexu-abusuak kontuan hartuta, hamahiru urtetik beherako lau neskatotik batek eta zazpi mutiletik batek jasan ditu noizbait bere bizitzan. Sexu-abusua jasan duten haurren gehientan bere erasotzailea ezagutzen dute: %90etan hurbileko senidea da. Errealitate gordin honen  aurrean Haurren kotrako indarkaeriarik ez! Plataformak  begiak zabaltzeko ordua dela hortarazi du.

Indarkeria sexista duen dimentsio zabal honen gotorlekua patriarkatuaren oinarria den familia nuklearra da. Heterosexuala, maskulinitatearen plazerrera eta bizitzara egina eta etxeko gizonek izango dute boterearen monopolioa, aita, osaba, aitona. Familia-eredu hori eta horren gertuko sarea bera dira, gehienetan, errealitate lazgarri horien isilpeko babesleku.

Bilbo sorreraren 718. urtea ospatzeko, Bilbao 700 fundazioak gau zuria antolatu du, aurten bi egunez

2018-06-05

Bilbok bere 718. urteurrena ospatzen du aurten. Ekainaren 15 eta 16an egingo da Bilbao 700 Fundazioak antolatutako Gau Zuria, Bilboren sorrera ospatzeko ekitaldia eta aurten lehenengoz bi gauez luzatuko dena.

Ekainaren 15eko (ostirala) eta 16ko (larunbata) 21:30etik 01:30era bitartean, Bilbok bere urte-eguna ospatuko du.

Antzerkia, musika, bideo mapping-ak, argi eta soinu ikuskizunak eta esperientzia sentsorialak… hori guztia gozatzeko aukera egongo da bi gauez.

Caostica 16. Laburmetrai eta bideoklipen nazioarteko festibala Bilbon

2018-05-31

Ekainaren batetik hamaiakara Caostica 16. Laburmetrai eta bideoklipen nazioarteko festibala burutuko Bilbon, 12 herrialdeetako 54 lan aurkeztu dira jaialdira. Aurtengo edizioan berrikuntza batekin datoz  euskal bideoklip eta laburmetraiari saria emango diote.

Caostica  ez ohiko jaialdia da egitarauaren barruan,  laburmetrai eta bioklipak ikusteko aukera izatetik aparte, hitzaldi, liburu aurkezpen kontzertuez disfrutatzeko aukera dago. Gainera kokaleku berezietan San Frantzisko auzoko aztarnategian edo artxanda median

Chrysallis Euskal Herria: Ekairen kasua ez da bakarra, gazte gehiago daude egoera berdinean

2018-02-23

Chrysallis Euskal Herriako Bea Sever kidearekin elkartu gara Ekai Ondarruko gazte transexualaren egoeraz hitzegiteko eta beraien erakundeeak daurrera begira dituen erronkei buruz.

 
bannerra

bannerra