Skip to main content

bilbo

Ertzak | Europa: erreskatatua izateko premian?

2016-11-09

Europa hilzorian dagoela esan ohi da azkenaldian, baina, benetan hala da ala bere buruaz beste egiten ari da? Errefuxiatuen krisiari emandako erantzuna, terrorismoa, Brexit-a... asko dira une honetan balio konpartituen inguruan sortutako Europak dituen fronteak. Horien inguruan hitz egin dugu Mikel Rotaetxe, Ane Irazabal eta Xabier Madariaga kazetariekin.

Lorea Bilbao: "Dagoen dirua banatu behar da eta gutxiago tokatu zaigu"

2016-11-03

Gurean Gaur saioan Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura saileko diputatua izan dugu. 2017ko aurrekontu proposamena aurkeztu berri dute. Aurrekontuaz eta orohar beraine sailean egiten duten lanari buruz aritu gara.

IDEMtitateak / Generoak kazetaritzan duen tokia

2016-10-28

Egunkarietako sailetan, non kokatzen dira emakumeak? Ahotsa ematen zaie? Eta boterea kudeaketa edo zuzendaritza taldeetan? Generoak kazetaritzan duen tokiaz hausnartu dugu Maite Asensio, Oihana Etxebarrieta eta Reyes Ilintxetarekin.

Gerran hildako 28 zaldibartarrak gogoan

2016-10-26

Txiki geratu zen Zaldibarko udaletxeko enparantzan jarritako karpa, 1936ko gerran hildako herritarren omenaldian. Guztira 28 izan ziren frontean hildakoak, eta orain, beraien izena daraman oroitarria inauguratu dute.

Lurdes Imaz: "EAEko gobernua LOMCEz harago joan da, hezkuntza pribatizatzearen alde eginez"

2016-10-24

Gurean Gaur saioan Lurdes Imaz, EHIGEko koordinatzailea izan dugu. Asteazkenean errebaliden aurkako lan uztea deitu dute, mobilizazioekin batera. Errebalidak, LOMCE legea eta Heziberri izan ditugu hizpide.

"Zerbitzua bermatzeko erabaki politikoa hartu behar du Bizkaiko Foru Aldundiak"

2016-10-20

Gurean Gaur saioan, Bego Zearreta Bizkaiko adinekoen egoitzetako langilea eta Ander Akarregi ELAko ordezkaria elkarrizketatu ditugu. Zerbitzua bermatzeko 32 greba egun egin dituzte aurten eta urte osoa daramatzate negoziaketa saioetan. Akordiorik lortu ez eta orain arte eginiko grebarik luzeena deitu dute urriaren 24rako. 

 

 
bannerra