Skip to main content

bilbo

Ertzak | Industria: Kohesio soziala kolokan?

2016-10-13

Euskal Herriko aberastasunaz edo egitura ekonomikoaz hitz egiten dugunean, lehen kolpean industria irudikatu daiteke. Gaur egun posible da hori? Industria gainbehera bizi dugu? Egungo egoeran ondo gaude edo iraganera itzuli nahi dugu? Itzultzea ere komeni al zaigu? Galdera hauei erantzuteko Imanol Esnaola (Gaindegia), Manu Ayerdi (Nafarroako Gobernua) eta Mikel Navarrorekin (Lehiakortasunerako Euskal Institutoa) hitz egin dugu.

Arantxi Padilla: "Kolonbiarrek FARC zigortu dute ezetzarekin"

2016-10-11

Gurean Gaur saioan Arantxi Padilla kazetaria elkarrizketatu dugu. Ia sei urte eman ditu Kolonbian kazetari lanetan eta Kolonbiako plebiszituaz, ezetzaz eta bertako gatazkaz hitz egin dugu.

Ertzak | Feminismoa: borroka zaharberrituak

2016-10-06

Feminismoak gero eta babes handiagoa du jendartean, baina benetan ezagutzen al dugu Euskal Herriko feminismoaren historia? Noiz eta zeri erantzuteko jaio zen gurean feminismoa? Horri erantzuteko asmoz, Edurne Epelde eta Miren Aranguren Emagin elkarteko kideekin batu gara.

Maialen Olabe: "Gazte eta emakume izateak lan mundura sartzea zailtzen du"

2016-10-06

Gurean Gaur programan, Maialen Olabe Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidentea elkarrizketatu dugu. Gazteen langabezia eta aurkeztu berri duten "Ibilbide Moreak: emakume gazteen egoera lan munduan" txostena izan ditugu mintzagai.

Ertzak | Krisia: sistemaren desorekak agerian?

2016-09-29

Krisia hitza aipatzean, ekonomikoa kontzeptua gehitu ohi dugu, baina nahikoa al da hori? Gero eta ahots gehiago dira krisi sistemikoaren alde egiten dutenak. Hala balitz, zeintzuk lirateke sistemak bere baita dituen krisi nagusiak? Galdera hauen erantzunak jaso ditugu Helena Franco (Ekonomia doktorea) eta Xabier Aierdi (soziologoa) gonbidatuen laguntzaz, denboraldi berriko lehen saioan.

Txiki Muñoz: "Sindikatu eta eragile sozialen dialektika behar da instituzioetan indar eraldatzaileak bultzatzeko"

2016-09-29

Gurean Gaur saioan, Adolfo "Txiki" Muñoz ELA sindikatuko idazkari nagusia elkarrizketatu dugu. Azken hauteskundeen balorazioa eskatu diogu. Ezkerreko mugimendu politikoa krisian dagoela nabarmendu du. Zentzu horretan, LAB sindikatuarekin harremanak sendotzen saiatzen ari direla aurreratu du ELAko buruzagiak eta horrek eragin zuzena izango duela iragarri du esparru politiko, sozial eta sindikalean.

 
bannerra

bannerra