Skip to main content

bilbo

Goizane Zabala Arrizabalaga: "Berdin zaigu nola deitzen dioten obrari, lanean jarraitzea nahi dugu"

2016-09-28

Gurean Gaur saioan, Goizane Zabala Arrizabalaga Saiñazio Mendi Azpixan taldeko bozeramailea elkarrizketatu dugu. Ondarroan, Kamiñalden gertatutako luiziak utzitako kalte eta kaltetuek bizi duten egoerari buruz aritu gara.

Zurriolako Butaka #05 Kalebegien aurkezpena

2016-09-21

Donostiako Zinemaldiaren bosgarren saioan, "Kalebegiak" filmea izan dugu protagonista. Jorge Gil koordinatzailea eta Telmo Esnal zinemagilea eseri dira gurekin. Bestalde, Nerea Lizarralde Irutxuloko Hitzako kazetaria hurbildu zaigu bi erreportajeren berri ematera. Kritikarien solasaldian, berriz, Gorka Erostarbe eta Mikel Yarza izan ditugu gurekin.

Pili Zabala: "Jendeak erabakitzeko eskubidearen eredua berarena dela sentitu behar du"

2016-09-21

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen saioan, Pili Zabala Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaia elkarrizketatu dugu. Azpiegiturez, bakea eta bizikidetzaz, erabakitze eskubideaz, autogobernuaz, euskararen egoeraz eta ekonomiaz hitz egin dugu berarekin.

Harrobia | Alavesen balentria hizpide

2016-09-13

Denboraldiko lehen saioan, Alavesek Camp Nou zelaian lorturiko garaipena azpimarratu dugu. Gainontzean, Athletic eta Eibarren garaipenez, Realaren berdinketaz eta Osasunaren porrotaz aritu gara. Emakumezkoetan, Athletic eta Realak berdindu, eta Oiartzunek galdu egin zuen. Aipagai izan ditugu ere. Gurekin izan dira analisirako Ane Urkiri, Rayco Sanchez eta Oier Bravo.

Denboraldi historikoa izango da euskal futbolarentzat

2016-09-08

Astelehenero, HARROBIA saioan, Euskal Herriko Lehen Mailako futbolaren informazioa eskainiko dizuegu. Gizonezkoak eta emakumezkoak. Beñat Zarrabeitiaren eskutik.

Ertzak / Ezkerrari erradiografia

2016-09-02

Ezkerra krisian dago? Birpentsatu beharra dago? Europan, Espainian eta Euskal Herrian, nork ordezkatzen du ezkerra eta zein da bere egoera? Eskuinak nola lortu du hainbeste herritarrekin konektatzea? Jule Goikoetxea, Asier Blas eta Hedoi Etxarterekin hitz egin dugu.

 
bannerra

bannerra