Skip to main content

EsateaLibre

Esatea Libre | Memoriaren Eguna hizpide izan dugu

2013-11-13

Memoriaren Egunaz, espioitzaz eta Ertzaintzaren berregituraketaz hitz egin dugu. Horretarako gonbidatu gisa izan ditugu Karmelo Landa EHUko irakaslea, Elixabete Piñol abokatua eta Pello Urzelai Berriako kazetaria.

Esatea Libre | Parot doktrinaren ezabaketa hizpide

2013-10-23

Denboraldiko bigarren eztabaida politikoak askorako eman du. Estrasburgok Parot doktrina baliogabe jo ostean, Ines Del Rio euskal presoa kalera atera da. Horrek askotariko erantzunak izan ditu, eta horien isla jaos nahi izan dugu mahai inguruan. Pentsioen erreformaz ere aritu gara. Solaskideak: Gorka Maneiro (UPD), Maribi Ugarteburu (EH Bildu) eta Josune Gorospe (EAJ).

Esatea Libre | 2016ak utzitakoak eta 2017ak dakartzanak

2016-12-20

Urteko azken programan, 2016ari errepasoa egin eta 2017ari begira jarri gara Arantza Gutierrez, Asier Blas eta Joxe Felix Azurmendirekin.

Esatea Libre | Abortatzeko eskubidea eta indarkeria sexista

2016-11-22

Osasunbidean abortatzeko eskubidea, indarkeria sexista eta EAJ zein PSE-EEren arteko gobernu akordioaren inguruan hitz egin dugu mahai-inguru politikoan. Gurekin izan dira Luke UribeEtxebarria (EAJ), Ainhoa Beola (EH Bildu), Iñigo Cabieces (Ahal Dugu) eta Ricardo Crespo (PSE-EE).

Esatea Libre | PSOEren krisia, Kolonbiaren ezetza eta Mas inhabilitatzeko eskaera

2016-10-04

PSOEren krisiak PSE eta PSNri nola eragingo dien, Kolonbiako bake prozesuak nola egingo duen aurrera eta Kataluinaren deskonexioa izan ditugu hizpide. Gurekin izan dira Iñaki Soto, Jon Ordoñez eta Jurdan Arretxe.

Esatea Libre | Kolonbiako bake ituna eta gobernu osaketa berria

2016-09-27

Kolonbiako bake itun historikoaz aritu gara mahai-inguru politikoan. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzaren osaketa berriaz ere hitz egin dugu. Gurekin izan dira Elsa Pamparacuatro, Iñaki Zarraoa eta Karmelo Landa.

 
bannerra

bannerra