Skip to main content

Frantzia

Frantziako poliziak "doping susmoak" ditu txirrindularien gelak miatu ostean

2020-09-22
Txirrindularitzan iraganeko mamuak berpiztu dira: Frantziako poliziak dopingaren susmoak ditu txirrindularien gelak miatu ostean. Polemikaren erdigunean Arkea-Samsic taldea dago. Nairo Quintanak, Italiako Giroa eta Espainiako Vuelta irabazitakoa denak, eta Dayer Quintanak, bere anaiak, poliziaren galdeketei aurre egin behar izan diete, Le Parisien egunkariak adierazi duenez. Era berean, Arkea taldeko bi medikuetako bat eta Quintanaren fisioterapeuta atxilotu dituzte, egunkari frantziarrak zabaldu duenez.
Ipar Euskal Herria "gune gorri" izatera pasa da

2020-09-11
Erabakia Parisen hartuko dute, baina Akitania Berriko Eskualdeko Osasun Agentziaren txostena zehatza da. Jakinarazi duenez, Ipar Euskal Herria parte den Pirinio Atlantikoetako departamendua, Girondekoa bezala, "arrisku handiko eremua" izango da. Horrek suposatzen du mugikortasuna mugatuta izango dutela biztanleek, gehienez 100km-ko zirkulu batera. Honekin batera, Pirinio Atlantikoetako prefeturak epidemiaren hedapena geldiarazteko neurri murriztaileagoak hartzeko atea irekitzen da. Frantziako Gobernuaran azken asmoen artean dago, berrogeialdia betetzeko epea astebetera murriztea. Momentuz, herritar guztien konfinamendua baztertuta dago, baina bilerak murrizteko aukera aztertzen ari dira, baita pribatuak ere, Erresuma Batuko ereduari jarraituz. Azken 24 orduetan ia 10.000 kasu berri erregistratu dira Frantzian. Azken bi asteetan, 130 kasu erregistratu ditu herrialdeak ehun mila biztanleko, Europako tasarik handienetako bat.
122 urteko espetxealdia eskatu du Espainiako fiskaltzak Marixol Iparragirre euskal presoarentzat

2020-07-08
ETAko kide historikoak 16 urte bete ditu Frantziako espetxe batean baina kondena bete ondoren Espainiaratzea erabaki zuten, iazko irailean. Ordutik Brievako kartzelan izan dute epaiketaren zain eta hain zuzen gaur hasi da Iparragirrek aurre egin beharko dien hamabi epaiketetatik lehena.
Frantziako Suhiltzaileen Federazio Nazionalak, Gobernuak osasun krisian izan duen kudeaketa kritikatu du

2020-07-06
Barne Ministerioaren menpe dauden suhiltzaileen eta Osasun Ministerioaren artean aspalditik dauden tentsioak elikatzen ditu dokumentu honek. Gobernuari leporatzen dio krisiaren kudeaketa Osasun Ministerioaren esku soilik utzi izana eta suhiltzaileen esanetan, azken honek ez zuen “krisi-komandantearen rola modu eraginkorrean ziurtatzeko asmorik". Honen aurrean, Osasun Ministerioak adierazi du akusazioak funtsik gabekoak direla. Era berean, komunikaziorik eza ukatu du, eta Pariseko lurraldetik ebakuazioak egitea justifikatu du, “oherik ere ez zegoela" esanda.
Macronek Jean Castex izendatu du lehen ministro

2020-07-03
Frantziako konfinamenduaren osteko deseskalatzea planifikatzeko arduraduna, Jean Castex izendatu du Macronek lehen ministro. Castexek Edouard Philippe ordezkatuko du karguan. Izan ere, Le Havreko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu zuenean zabaldu ziren zurrumurruak baieztatu ditu Edouard Phillippe lehen ministroak, Emmanuel Macron presidenteari gobernuaren dimisioa aurkeztuz.
Parisek eta Berlinek 500.000 milioi euroko berreskuratze-plana proposatu dute

2020-05-19
Emmanuel Macronek eta Angela Merkelek 500.000 milioi euroko errekuperazio plan bat proposatu dute Europan Covid19aren eragin ekonomikoari aurre egiteko. “Europar Batasunaren izenean”, Merkelek eta Macronek Europako Batzordeak merkatuetako maileguen bidez pizgarria finantzatzea proposatu dute.
 
bannerra

bannerra