Skip to main content

Donostia

Donostiako Jazzaldiaren 49. edizioaren egitaraua aurkeztu dute

2014-06-27

Donostiako Jazzaldiaren 49. edizioaren aurkezpena burutu dute Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Jaialdia uztailaren 23tik 27ra izango da, eta bertan 107 emanaldi izango dira, hauetatik 73 doan. Bestalde, Donostiako Jazzaldia Saria Toshiko Akiyoshi pianista eta orkestra zuzendariari emango diotela azaldu dute.

Biktima guztien onarpena aldarrikatu du Amaiurrek

2014-06-27

Amaiurrek Euskal Herrian izan diren indarkeria guztien onarpena eta erreparazioa aldarrikatu ditu. Xabier Mikel Errekondok esan du Amaiurrek behin baino gehiagotan adierazi diela ETAren eta beste erakunde batzuen biktimei hurbiltasuna eta elkartasuna. Espainiako Estatuari jarrera bera hartzeko eskatu dio Amaiurrek.

Irujok eta Retegik aukeratu dituzte finalerako pilotak

2014-06-26

Juan Martinez de Irujo eta Julen Retegik aukeratu dituzte igandeko finalerako pilotak. Pilota gozoagoak aukeratu ditu Julenek; biziagoak, aldiz, Juanek. Julen Retegiren lehen finala izango da igandekoa; Irujok, buruz buruko lau txapel jantzi ditu orain arte jokatutako zazpi finaletan.

Sexu askatasunaren aldeko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du Bilgunek

2014-06-25

Gaur egungo jendartean ugalketan oinarritutako sexualitate eredua dela normala nabarmendu dute Bilgune Feministako kideek, eta horrek ordena eta menpekotasuna sortzen dituela. Zentzu horretan, jendarte feminista baten alde lanean jarraitzeko beharra aldarrikatu dute, eta ekainaren 28an sexu askatasunaren aldeko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute.

Fernandez Iradi eta Arruarte presoen egoera salatu dute Lasarte eta Hernaniko alkateek

2014-06-23

Lasarte-Oria eta Hernaniko alkateek agerraldia egin dute gaur Donostian Ibon Fernandez Iradi eta Garikoitz Arruarte presoen egoera salatzeko. Lanmezan eta Almeriako kartzelatan daude, eta gaixotasun larriak dituzte biek. Euren gaixotasunak kontutan hartu eta zigorra bertan behera uzteko eskatu zuten Fernandez Iradi eta Arruartek, arrakastarik gabe.

PPren "desesperazioa" dago, Sorturen ustez, presoen laguntza ekonomikoaren kontrako erasoaren atzean

2014-06-17

Polizia presoen laguntza ekonomikoaren kontrako sarekada prestatzen ari dela iragarri du gaur goizean Gara egunkariak. Arratsaldean, Pernando Barrena Sortuko kideak eurek ere operazio horren berri bazutela baieztatu du. Sarekada honek egungo mendekuzko espetxe politikaren biktimak diren preso eta senideen sufrimendua eragingo lukeela azaldu du. Batasun popularraren hausturaren ondorioz Alderdi Popularra "desesperatua" dagoela eta operazio honek horrekin zerikusia lukeela gaineratu du.

 
bannerra

bannerra