Skip to main content

Donostia

Bitartekarien aurka egiteak ez du EPPK-ren asmoa aldatuko

2014-01-31

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak adierazi du EPPKren bitartekarien kontra egiteak ez duela presoen kolektiboak hartutako norabidea aldatuko. Operazioaren helburua EPPK bakartzea zela uste dute, eta era berean EPPK-k joan den urtearen amaieran egindako adierazpenarekin ireki zuen bidea lehertzea. Baina horrelakorik ez duela lortu ohartarazi dio Espainiako Estatuari.

Hizkuntza Gutxituen Itunaren neurri mugatzaileak salatu ditu Paxkal Indok

2014-01-30

Joan den asteartean Frantziako Parlamentuak Hizkuntza Gutxituen Ituna berresteko proposamena onartu zuen. Euskalgintzako eragileek, ordea, Parlamentuan bozkatuko duten testuko neurri mugatzaileak salatu dituzte. Izan ere, testuak, onartuko balitz, hizkuntza eskubideak urratuko lituzke eta eragileak frantsesez egitera behartuko. Honen guztiaren inguruan, Paxkal Indo Seaskako lehendakariak bere kezka adierazi digu.

 

 

EAJ-PSE-PP hirukoak aberats eta txiroen arteko aldea areagotzen duela dio EH Bilduk

2014-01-30

EH Bilduk jeltzale, sozialista eta popularrei bultzatzen duten eredu fiskala aldatzeko eskatu die. Abertasen eta euren interesen aldeko politikak babestuz, gizarteko gehiegoaren beharrak alde batera uzten ari direla adierazi du Rebeka Ubera EH Bilduko kideak. Besteak beste, opor fiskalen zigorra era hartako politikak burutzearen ondorioz etor daitekeela gaineratu du.

Zubietako plantaren etetea epaitegietara eramango dute San Markos eta Debabarrenak

2014-01-28

San Markos eta Debabarrenako mankomunitateek auzitara eramango dute Zubietako errauste plantaren kontratuen etetea, enpresa esleipendunei ordaindu beharreko 13 milioi euroko kalteordaina berreskuratu eta proiektua berrabiatzeko asmoz. Adierazi dutenez, EAEko Auzitegi Nagusiak eman berri duen epaian Gipuzkoako Hondakinak Kudeatzeko Zentroaren baimenen alde egin izana akuilu izan da errekurtsoak aurkezteko garaian.

Alerta laranja ezarri dute Kantauriko kostaldean haizete eta olatuengatik

2014-01-27

Kantauriko kostaldean alerta laranja ezarri dute datozen orduetarako aurreikusten diren haizete eta olatuengatik. 7-8 metro inguruko olatuak espero dira, haizeak indartsu joko du, eta euria erruz botatzen jarraituko du aurreikuspenen arabera. Donostian, esate baterako, Añarbeko urtegia hustutzen ari dira, datozen orduotarako espero diren euriteei aurre egiteko asmoz.

Euskara Planak herri administrazioetan euskaraz aritu ahal izatea du helburu

2014-01-24

Eusko Jaurlaritzaren bosgarren Euskara Plana aurkeztu du gaur Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak. Herritarrek administrazioetan arreta euskaraz jaso ahal izatea du helburu eta beraz, baita bertako langileen lan hizkuntza euskara izatea ere. Jaurlaritzako goi karguek ere euskararekiko inplikazio handiagoa izan behar dutela dio.

 
bannerra

bannerra