Skip to main content

Donostia

Aldaketa politikoa behartzeko helburuarekin jardungo du LABek

2014-01-23

LAB sindikatuak urteroko delegatuen batzar nazionala burutu gaur Donostiako Atano III pilotalekuan. 2014rako erronka eta iniziatibak eztabaidatu dituzte batzarrean. Mugarri berriak jartzeko lan egiteko beharra azpimarratu du Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak. Egoera ekonomiko eta sozialean aldaketak ekarriko dituen erabakiak behartzeko jardungo dutela adierazi du.

Libre asteburua antolatu dute makroepaiketetako auzipetuei babesa emateko

2014-01-21

Otsailaren 8 eta 9an hainbat ekimen burutuko dira Gipuzkoako lau herri eta eskualdetan. Kontzertuak, pilota partidak edota bertso saioak antolatu dituzte, makroepaiketen izaera antidemokratikoa salatzeko. Ia lau hilabete pasa dira bi sumarioak epaitzen hasi zirenetik, eta epaiketa hauek gero eta ulertezinagoak direla nabarmendu dute.

EH Bilduk AHTaren lanak gelditzeko eskatu die Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari

2014-01-16

Abiadura Handiko Trenaren lanak gelditzeko eskatu die EH Bilduk Iñigo Urkullu eta Yolanda Barcinari. Gaineratu dute hasieran esandako kostua baino askoz handiagoa duela argi geratu dela.

Etxerat-ek presoen aldeko lana kriminalizatzea salatu du

2014-01-15

Etxerat-ek agerraldia egin du Donostian. EPPKren bitartekarien kontrako operazioa euskal presoen eskubideen alde lan egiten dutenen aurkako kriminalizazioa izan dela salatu dute elkarteko kideek. Senide izateagatik inputatzea eta zigorrak jartea ez dutela onartuko ohartarazi dute. Bestalde, larunbatean egin zen manifestazioari dagokionez, hori dela konponbiderako bidea azaldu dute eta eragileei bide beretik jarraitzeko eskatu diete.

Errekondok Igeldo herri izateko erabakia Aldundiarena dela berretsi du

2013-12-18

Igeldoren desanexioak sortu duen zurrunbiloa argitzeko Gipuzkoako Foru Aldundiko Foru Administrazio eta Funtzio Publikoko diputatu Garbiñe Errekondorekin bildu gara. Erabaki honen legezkotasunaren, oposizioak har dezakeen jarreraren eta azken honek izan ditzakeen interesen inguruan hitz egin dugu berarekin.

Aizank! | Gazteek euskaraz hitz egiten al dute?

2013-12-02

Aizank! saioaren seigarrean atalean, euskararen erabileraz aritu gara gazteekin. Euskaraz aritzen al dira? Nolakoa da beraien ustez euskararen etorkizuna? Bestalde, Durangoko Azokaren atarian, Glaukoma taldearekin egin dugu hitzordua Tolosako Bonberenean. Japonian egin berri duten kontzertu biraz eta bigarren diskoaz aritu gara beraiekin. Zr Iksi atal berezituan, aldiz, Andoaingo Leizaran institutua bisitatu dugu.

 
bannerra

bannerra