Skip to main content

Donostia

Iker Elizalde: "Lehen ministro batek Ipar EHko gaia bere gain hartzen duen lehen aldia da"

2013-11-27

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Iker Elizalde Udalbiltzako gobernukidea eta Hendaiako hautetsia izan dugu. Ipar Euskal Herriko bozez eta besteakoez hitz egin dugu berarekin.

Aizank! | Nola eragiten die krisi ekonomikoak gazteei?

2013-11-26

Aizank! saioaren bosgarren atalean, krisiaz hitz egin dugu gazteekin: nola ikusten dute egoera? Eta euren etorkizuna?. Bestalde, Etxarri Aranatzen izan gara Hesian taldeko abeslariekin. Euren ibilbidea errepasatu eta egungo proiektuen berri jakin dugu. ZR IKSI atala ere estreinatu dugu eta Usurbilgo Lanbide Eskolak zein heziketa ziklo eskaintzen dituen ikusi dugu gertutik. Amaitzeko, agenda eta musikarekin batera, lehiaketa berria jarri dugu martxan: AIZANK! hitza daraman bertso lehiaketa hain zuzen.

Markel Olano: "Ekonomikoki eta kudeaketa ikuspuntutik egoera beltza da Gipuzkoan une honetan"

2013-11-14

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Markel Olano Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJren bozeramailea izan dugu. Errauste plantaren proiektua bertan behera geratu denean, jeltzaleek gogor kritikatu dute Bilduren gobernuaren erabakia. Prozesu oso baten amaiera, bertan behera utzi dutela salatu dute.

Aizank! | Genero berdintasuna gazteen ikuspegitik

2013-11-05

Aizank!-en bigarren saioan, genero berdintasunaren inguruan eztabaidatu dugu gazteekin. Gainera, Andoaingo Lorratzak taldearekin ere izan gara, euren lehen pausuak gertutik ikusi ditugu eta hainbat kantu ere jo dizkigute. Donostiako emakumeen etxean, ordea, Lahia-Nahia elkartean izan gara eta nola ez, agenda, lehiaketa eta musika ere izan ditugu!

Denis Itxaso: "Zuzenbide estatuak erridikulua egin duela iruditzen zait"

2013-10-30

Gurean Gaur saioaren elkarrizketaren ataldean, Denis Itxaso sozialistarekin izan gara. Batetik, datorren urterako aurrekontuen inguruan hitz egin dugu. Bestetik, Estrasburgoren ebazpenaren aurrean duten iritzia ezagutu dugu. Madrilgo makroepaiketak ere izan ditugu hizpide eta amaitzeko Fagor Etxetresnak enpresaren egoera eta etorkizunaz hausnarketa egin dugu.

Aizank! | Goazen saioari ekitera!

2013-10-29

Aizank!-en lehenengo saioan, gazteekin teknologia berriek eragin dezaketen dependentziaren inguruan hausnartu dugu. Elkarrizketaren atalean, Alex Uranga eta Beñat Elosua bodyboardlariekin elkartu gara eta  erreportajeari dagokionez, Donostiako Txantxarreka gaztetxera hurbildu gara. Agenda, lehiaketa eta musika ere izan ditugu!

 
bannerra

bannerra