Skip to main content

Donostia

Saioa Crespo: "Gure helburua da Euskal Herri osoak ikustea Tuteran euskaraz nola bizi garen"

2013-10-18

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Saioa Crespo Argia ikastolako irakaslea izan dugu. Tuteran ospatuko den Nafarroa Oinez festaz hitz egin dugu. Nafarroa hegoaldeko herria izanik, euskarak bertan duen presentzia indartzea dute helburu, eta jendearen babesa eskatu du.

Martin Garitano: “Presoekiko elkartasuna gure herrian ezin da delitutzat jo”

2013-10-17

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia izan dugu. Aieteko Bakearen Etxean egin dugu hitzordua. Izan ere, bi urte bete dira Aiete konferentzia egin zela. Bake garaiaz, egungo egoeraz eta etorriko denaz hitz egin dugu berarekin.

Marian Beitialarrangoitia: "Madrilgo erasoei aurre egiteko aukerarik ez du ematen zerga itunak"

2013-10-08

EH Bilduko legebiltzarkide Marian Beitialarrangoitia izan dugu, Gurean Gaur saioan. PPk EAJ eta PSE-EEren arteko zerga itunarekin bat egiteaz, Herrira-ren aurkako polizia operazioaz, eta Amaiurrek Espainiako Kongresuan erabakitzeko eskubidearen alde aurkeztutako proposamenaz aritu da.

Pello Sarasua: "Giza eskubideak defendatzeagatik jendea espetxeratzea oso larria da"

2013-10-02

Eusko Jaurlaritzak iaz aurkeztu zuen Bake eta Bizikidetza plana. Baketik-eko kide Pello Sarasuak planak gizartean izandako eraginaren balorazioa egin du. "Orain egiten duguna prebentzio lan bat izan beharko da etorkizuneko gatazkak beste era batera konpontzeko". Horrez gain, salatu du Herrira-ren aurkako operazioa "askatasun eskubideen" aurkakoa izan dela.

Zurriolako Butaka | Bikoizketa kinka larrian

2013-09-27

Donostiako Zinemaldiaren zortzigarren egunean, Zurriolako Butaka saioan, Pello Gutierrez "Oirse" dokumentalaren ekoizlea izan dugu. Gainera, Marian Galarraga Tinko euskara elkarteko lehendakariak bikoizketak jasaten duen egoeraren berri eman digu, eta kritikarien txokoan, Andoni Iturbe eta Mikel Garcia izan ditugu.

Zurriolako Butaka | Zinemirari begira

2013-09-25

Zinemaldiaren seigarren egunean, Zinemira saria jaso berri duen Juanba Berasategi zinegilea elkarrizketatu dugu. Gainera, Eneko Olasagastik alardearen inguruan egindako filmaz hitz egin digu eta kritikarien txokoan, Xabier Mendiguren eta Beñat Eizagirre izan ditugu.

 
bannerra

bannerra