Skip to main content

Donostia

EH Kirola | Joanes Aierbe Ampo Ordiziako kapitainarekin izan gara

2013-05-13

EH Kirola saioan Joanes Aierbe Ampo Ordizia errugbi taldeko kapitainarekin izan gara. Espainiako Kopa irabazi du Ordiziak bigarren urtez jarraian, eta datorren astetik aurrera Liga irabazteko playoffak jokatuko dituzte Ohorezko Mailako sailkapeneko sei onenekin batera.

Donostiako Zinemaldiaren kartel nagusia aurkeztu dute

2013-05-10

Donostiako 61. Zinemaldiak badu kartela: Optico. Ikuslearen begia irudikatzearekin batera, zinemaren zailtasunak eta hirurogeigarren hamarkada islatu nahi izan ditu haren egile Toni Pontík. Aurtengoak iazko Zinemaldiaren ildo bera jarraituko badu ere, berritasunak ere izango ditu. Besteak beste, abenturazko kirolen zinema atala, Sagave Cinema.

Inbiomed-eko langileek ikerkuntza babesten jarraitzeko eskatu diote Kutxari

2013-05-10

Ibiomed kinka larrian dago. Ama zelulen bidez gaixotasunak ikertzen dituen proiektuak ez du Kutxatik lehenago jasotzen zuen diru laguntza izango. Horrenbestez, langileak kaleratu eta lan erregulazioa egingo dute. Hau ekiditeko eta Kutxari ikerkuntza babes dezan eskatzeko protesta egin dute.

 
bannerra

bannerra