Skip to main content

Donostia

Euskal Egitura | Berrikuntza eta Euskal Herriaren arteko lotura aztertu dugu

2014-10-07

Denboraldiko bigarren saioan ere, Berrikuntza izan dugu oinarri. Oraingoan, Euskal Herriko Berrikuntzaren indargune eta ahulguneak aztertu ditugu. Elkarrizketaren tartean, berriz, Iñaki Ibarra LKS enpresako aholkularia izan dugu. Ibarra aditua da Berrikuntza alorrean, eta Berrikuntzak enpresa munduan duen garrantziaz aritu gara berarekin. Aipatu, pasa den legegintzaldian Gipuzkoako Aldundiko Berrikuntza alorreko arduraduna izan zela. Klaseak ere ematen ditu Mondragon Unibertsitatean eta Deustoko Unibertsitatean.

Abortuaren lege erreforma bertan behera uztearen erreakzioak kalean

2014-10-01

Abortoaren lege erreforma bertan behera utzi dute. Herritarren iritzia jakin nahian kalera atera eta herritarrei galdetu diegu gaiari buruz. Aurkitutako herritar guztiek bat egin dute iritzian.

Angel Oiarbide: "Gizartea aldatzen bada eta ardurak hartzen baditu, ordezkariengan isladatuko da"

2014-10-01

Angel Oiarbide Gure Esku Dago dinamikako bozeramailea izan dugu Esatea Libre saioko elkarrizketen atalean. Gure Esku Dagok asteburuan batzar orokorra egin du Gasteizen eta bertan hartutako erabakiei buruz aritu gara solasean. Horrez gain, Kataluniara begira ere jarri gara.

Kataluniako prozesua izan dugu hizpide Soto eta Otamendirekin

2014-10-01

Martxelo Otamendi Berriako zuzendariarekin eta Iñaki Soto Garako zuzendariarekin Kataluniaren prozesua aztergai izan dugu aste honetan.

Esatea Libre | Kataluniari begira

2014-10-01

Gure Esku Dagok asteburuan egindako batzar orokorraren zehaztasunak jakiteko elkarrizketen atalean Angel Oiarbide bozeramailea izan dugu. Horren ostean, Iñaki Soto Gara-ko zuzendariarekin eta Martxelo Otamendi Berria-ko zuzendariarekin Kataluniaren egoera aztertzen aritu gara. Horrez gain, abortoaren lege erreforma bertan behera uztea herritarrei zer iruditu zaien jakin nahian kalera irten gara.

Deustoko InnoVandis gunearen programa ezagutu dugu

2014-09-30

"Berrikuntza" dugu oinarri Euskal Egituraren denboraldi berriaren hasieran. Horiek horrela, Donostiako Deusto Unibertsitatean dagoen InnoVandis gunea bisitatu dugu. Bertan ikusi dugu nola lantzen duten berrikuntzaren alorra eta zein programa eskaintzen duten.

 
bannerra

bannerra