Skip to main content

Donostia

Euskal Egitura | Berrikuntzaz ariko gara denboraldiko lehen saioetan

2014-09-30

Euskal Herriko geografia ekonomiko eta soziala lantzen segituko dugu Euskal Egitura saioan. Ordea, programa zeharo eraberritu dugu sasoi berrirako. Aurrerantzean, gaien inguruan eraikiko ditugu saioak. Lehen atalean, Berrikuntza izan dugu oinarri. Zer den definitu eta Euskal Herriko Berrikuntzaren osasuna nazioartekoaren alderatu dugu. Erreportajearen tartean, berriz, Donostiako Deusto Unibertsitateko INNoVaNDis gunearen programa ezagutu dugu.

Txerra Bolinaga: "Aske Guneak auzipetuei epaiketan aurrera egiteko indar handia eman die"

2014-09-30

Txerra Bolinaga Eleak mugimenduko kidea izan dugu Gurean Gaur Elkarrizketa saioan. Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren 28 gazteak izan ditugu hizpide. Pasa den astera begira jarri eta Azpeitian egin zen Aske Gunea eta Madrilgo desobedientzia ekintzak aztertu eta epaiketaren nondik norakoak errepasatu ditugu. Aurrerantzean egitekoak diren epaiketen inguruan ere aritu gara.

Zurriolako Butaka saioak bederatzi egunez eman duena laburtuta

2014-09-28

Donostiako Zinemaldiak bederatzi egun izan ditu. Zurriolako Butaka saioak, berriz, bederatzi atal. Lehen igandean atseden hartu bagenuen ere, bigarrenean, Zinemalditik kanpo, saio berezia osatu dugu. Irailaren 19tik aurrera gurean izan diren protagonisten hitzak berreskuratu ditugu, une interesgarrienak, behintzat. Gustura gaude egindako lanarekin, eta datorren urtean laugarrenez Zinemalditik programa berezia egitea da gure asmoa. Hamaika, Berria eta Irutxuloko Hitzaren arteko elkarlanak bere fruitua eman du.

Sari Banaketaren analisia egin dugu

2014-09-28

Donostiako Zinemaldiaren 62. ekitaldiaren palmaresa ezagutu eta biharamunean, sarien analisia egin dugu Zurriolako Butaka saioaren azken atalean. Urtzi Urkizu eta Inaxio Esnaola arduratu dira epaimahaiaren erabakiak aztertzeaz. Bat egin dute hainbat sarirekin, beste batzuekin ez.

Zurriolako Butaka | Bederatzigarren eta azken saioa

2014-09-28

Bukatu da Donostiako Zinemaldiaren 62. ekitaldia. Etorri bezala joan da, eta Zurriolako Butaka saioarekin gauza bera gertatuko da. Sari banaketari begira jarri gara azken programa berezian. Urtzi Urkizu Berriako lankide eta saioko zuzendaria eta Inaxio Esnaola aurkezleak ausartu dira sarien inguruko hausnarketa egiten. Epaimahaiaren hitza onartuta ere, "Loreak" filma nabarmendu dute. Saioaren saria berarentzat. Filme sarituen irudiak, saioaren une interesgarrienak eta ezusteko bat topatuko dituzue azken programan.

Soilik filme batekin jarri dira ados gure azken adituak

2014-09-27

Sari banaketaren aurrean jarri ditugu gure azken adituak. Epaimahaiko kide izango balira bezala, hiru pelikula onenak aukeratzeko eskatu diegu. Busti dira. Ados, soilik, filme batekin: "Loreak". Peru Olaberria (Zart) eta Gontzal Agotek (Berria) gustatu zaiena azpimarratu digute.

 
bannerra

bannerra