Skip to main content

Donostia

Aitor Beltran aktorearen oraina eta etorkizuna

2014-09-20

"Los Tontos y los Estupidos" pelikulan ikusiko dugu Aitor Beltran aktorea. Protagonistetako bat da. Aipatu filmaz, bere proiektuez eta Zinemaldiaz hitz egin dugu berarekin.

Washingtonen bisita eta Perlak sailari begira

2014-09-20

Adituen solasaldian, Iratxe Fresneda (Gara) eta Imanol Gallego (Goiena) izan ditugu. Denzel Washingtonen bisita izan dugu hizpide. "La Isla Minima" pelikula gomendatu digute, "The Equalizer" ez horrenbeste. Perlak sailari begira ere jarri gara. Bi adituen ustez, bada zer ikusi eta deskubritu.

Zurriolako Butaka | Bigarren saioa

2014-09-20

Bigarren egunean, Aitor Beltran aktorea eta Juanmi & Pello Gutierrez aita-seme zinegileak elkarrizketatu ditugu. Denzel Washingtonen bisitaren inguruko bideoa prestatu dugu, eta Asier Altuna zinegilearekin egindako elkarrizketa eskaini. Bestalde, adituen solasaldian gurekin izan dira Iratxe Fresneda (Gara) eta Imanol Gallego (Goiena).

Zinemira saila, Arzner eta Hitzaren proposamenak

2014-09-19

Adituen solasaldian, Nerea Lizarralde Irutxuloko Hitzako zuzendariorde eta kazetaria eta Urtzi Urkizu Berriako kazetari eta programaren zuzendaria izan ditugu. Lizarraldek Hitzan argitaratutako elkarrizketa interesgarri baten berri eman digu, besteak beste. Urkizuk, aldiz, Zinemira sailean ikusiko duguna aipatu eta Dorothy Arznerren atzera begirakoari buruz hitz egin digu.

Beñat Beitia zuzendariarekin zonbietaz aritu gara

2014-09-19

"Dixie eta Matxinada Zonbia" animaziozko filma Belodromoan eskainuko dute lehen aldiz igande honetan, irailaren 21ean. "Aita, Zonbia Naiz" pelikularen bigarren atalak aurrenekoaren arrakasta errepikatzea du helburu. Beñat Beitia zuzendariarekin hitz egin dugu filmaz eta zonbietaz.

Josean Bengoetxeak aurkeztuko diren lau filmetan parte hartu du

2014-09-19

Ezohikoa lortu du Josean Bengoetxea aktore donostiarrak. Donostiako Zinemaldian aurkeztuko diren lau filmetan parte hartu du. Euskal aktore seinalatuena da 62. ekitaldian. "Loreak", "Los Tontos y los Estupidos", "Lasa eta Zabala" eta "Negociador" dira pelikulak, eta bakoitzari buruz hitz egin dugu Bengoetxearekin.

 
bannerra

bannerra