Skip to main content

Donostia

Zurriolako Butaka | Lehen saioa

2014-09-19

Zinemaldiaren 62. ekitaldiarekin batera bueltan da Zurriolako Butaka saio berezia. Irailaren 19tik 28ra arte Euskal Herriko zinemagintza izango dugu oinarri Hamaikak, Berriak eta Irutxuloko Hitzak elkarlanean egindako programan. Lehen egunean, Josean Bengoetxea aktorea eta Beñat Beitia zinema zuzendaria elkarrizketatu ditugu. Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariaren hitzak jaso ditugu ere, eta adituen txokoan Nerea Lizarralde (Hitza) eta Urtzi Urkizu (Berria) izan dira gurekin.

Eguzki Urteaga: "Baietzaren gorakadak Cameron ezustean harrapatu du"

2014-09-18

Gurean Gaur Elkarrizketa saioan Eguzki Urteaga soziologoa eta EHUko irakaslearekin izan gara. Eskoziaren erreferenduma izan dugu aztergai. Baietzaren eta ezetzaren aldeko kanpainak aztertu ditugu eta independentzia lortuz gero abiatuko den prozesuaren inguruan hausnarketa egin dugu. Honek guztiak Katalunian eta Euskal Herrian izango duen eraginaz ere aritu gara.

Eneko Goia: "Indar abertzale moduan EAJk eta Sortuk minimo batzuk adostea beharrezkoa da”

2014-09-17

Eneko Goia EAJko Donostiako alkategaia izan dugu Esatea Libre saioko elkarrizketen atalean. Eskoziaz eta Kataluniaz aritu gara berarekin hizketan. Baita erronka berriez eta Sorturekiko duten harremanaz ere.

Diadako irudi ederrenak

2014-09-17

Ostegunean Bartzelonan Diadaren egunean izandako irudien erreportajea egin dugu TV3 telebista katearen laguntzaz. 1.800.000 lagun bildu ziren independentziaren aldarria oinarri hartuta V erraldoiean.

Isidro Esnaola: "Eskoziak eta Kataluniak ez dute arazo ekonomikorik independiente izateko"

2014-09-15

Gurean Gaur Elkarrizketa saioan Isidro Esnaola Gipuzkoako Foru Aldundiko Zerbitzu eta Zerga Hezkuntzako zuzendaria izan dugu. Eskozia edo Kataluniaren independentziak eragingo lituzkeen ekonomia mugimendu eta aldaketak aztertu ditugu berarekin.

Esatea Libre | Ziburuko ikastolari begira

2014-09-10

Denboraldiko lehenengo saioan elkarrizketen atalean Pernando Barrena Sortuko kidea izan dugu gurekin. Solasaldian Ziburuko ikastolari begira jarri gara Esteban Antxustegi EHUko irakaslearekin, Iñaki Petxarroman Berriako zuzendariordearekin eta Jexux Mari Mujika irakasle ohiarekin. Eta erreportajeko protagonistak Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzten 28 gazteak izan dira.

 
bannerra

bannerra