Skip to main content

Donostia

Ilusioz abiatu dira Errusia aldera Eguibar eta Rojo eskiatzaile gipuzkoarrak

2014-01-29

Olinpiar jokoetan estreinekoz aritzeak sortzen duen ilusioarekin abiatu dira Errusia aldera Lucas Eguibar eta Imanol Rojo, otsailaren 7tik 23ra Sochin (Errusia) ospatuko diren neguko Olinpiar Jokoetan parte hartzera. Eguibar snowboardcross proban arituko da otsailaren 17an; Rojok iraupen-eskiko lau disziplinatan hartuko du parte hilaren 9, 11, 14 eta 23an. Sasoi onean iristen dira biak zita garrantzitsu honetara.

Kalderero eta Iñudeek Donostia hartuko dute asteburuan

2014-01-29

Kaldereroak eta Iñudeak Donostiara iritsiko dira asteburuan inauteriak iragartzeko. Larunbatean, 3500 kalderero inguruk sartai eta mailuak astinduko dituzte eta igandean inudeen txanda izango da. Dantza, musika eta kanta ez dira faltako.

Gipuzkoako Aldundiak opor fiskalen erantzuleak zein diren argitzeko eskatu du

2014-01-28

Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaile Larraitz Ugartek diputatuen kontseiluan hartutako erabakien berri eman du. Batetik Trintxerpeko kaltetuek zergen ordainketetan laguntzak izango dituztela jakinarazi du. Bestalde, bidesariei dagokionez, oposizioari proposamenak aurkezteko eskatu die. Adegiri, ordea, epaitegiak alde batera uzteko esan dio eta opor fiskalei dagokionez, erantzuleak zein diren argitu behar dela adierazi du.

Ikasbit proiektua aurkeztu dute gaur

2014-01-28

Ikasbit proiektua jada 28 ikastetxetan ari da lanean. IKT zerbitzua eskaintzen die. Hezkuntzan asko lagundu dezakeela nabarmendu dute eta datozen urteetan ikastetxe gehiagotara hedatzea espero dute.

Aizank! | Zer diote gazteek abortuaren lege berriaz?

2014-01-28

Aizank! saioaren urtarrileko azken atalean abortuaren lege aldaketaren inguruan hausnarketa egin dugu Donostiako Axular Lizeoko gazteekin. Lege berriak emakumeen eskubideak errespetatzen al ditu? Zer egin dezakete herritarrek halako erreforma baten aurrean? Bestalde, Mungian izan gara Belako taldeari elkarrizketa egiten eta musikarako duten trebezia nondik atera duten gertutik ikusi dugu.  Amaitzeko, ZR IKSI atalean Zarauzko Monte Albertia Institutoa bisitatu dugu.

Frankismoan fusilatu zituztenen omenezko eskultura jarriko dute Donostian

2014-01-27

Gaur aurkeztu dute Donostiako Udalean Dual izeneko lana, altxaldi frankistan eta ondorengo urteetan fusilatuak izan ziren donostiarrak oroitu eta omenduko dituen eskultura. Amaia Mateos eta Tomas Villanuevak egin dute eskultura, eta martxoaren amaiera aldera jarriko dute Goikoa Jauregiaren aurrean.

 
bannerra

bannerra